Petrokalipsis
Petrocalipsis. Hauxe da Antonio Turiel zientzialariak idatzi berri duen liburuaren izenburua. Eta bertan agertzen diren zenbait ideia azaltzen saiatuko naiz, beti ere, neure iritziaren arabera egindako ideien laburpenaren ikuspuntutik.
Datorkigun hondamendiaren lehen sintoma petrolioaren eskasia bera da, hortik dator liburuaren izenburua, izan ere, kontsumitzen dugun energiaren herena petroliotik datorkiguna da. Ezin diogu petrolioa erabiltzeari utzi, ez behintzat berehalako batean. Ezin dugu saihestu fosiletan ekoiztutako erregaia eta aurrera begira egin beharrekoa egin ezean okertu eta azkartu besterik ez da egingo hondamendia.
Petrolioaren ekoizpen gailurra pasatu genuen eta energia berriztagarriak (fotoboltaikoa, haize-errotarena, itsasoko marearen indarretik ateratzen dena eta abar) kontsumitzen dugun energiaren zati txiki bat besterik ez da.
Gizateriak aurre egin behar dio globalean planteatzen zaigun klima aldaketari. Eta egoera honetara iritsi bagara kapitalismoari zor diogu. Edo eta beste modu batean esanda sistema kapitalistak bere baitan ezinbestekoa duen hazkunde ekonomikoari.
Kapitalismoak bere baitan duen ezaugarria, hau da: inbertitzen duen diruari etekina atera behar dio, alegia, berreskuratu behar du inbertitutakoa gehi interesak. Horrek eragiten baitu hazkundea. Kapitalak etekinak atera behar ditu, interesak jaso. Horixe da hazkundea.
Orain, energiaren beheranzko joeran gaude eta energia lortzeko gaitasuna gutxitzen joango da urtetik urtera. Beheranzko joera hori energiari lotuta ez ezik ekonomiari lotuta ere badago. Eta egoera honek, berak eragingo du kapitalismoaren suntsiketa gaur ulertzen dugun moduan.
Petrolioaren prezioa jaitsi da azken urteetan. Bestalde, bere ekoizpenaren gailurrera iritsi da eta Frackinga inoiz ez da errentagarria izan. Frackingaren ustiaketak jarraitu badu arrazoi politikoengatik izan da. Dena dela arazoa ez da energia, kapitalismoa baizik.
Zer aldaketa egin beharko litzateke?
- Gaur egungo zorra ezabatu.
- Finantza sistemaren erabateko erreforma. Interesik ez kobratu.
- Dirua berdefinitu
- Estatuaren erreforma: hurbileko administrazioan oinarrituz.
- Trantsizio lokalaren planak definitu.
- Oinarrizko zerbitzuak mantendu, hau da: hezkuntza, osasuna, jende zaharraren osasuna zaindu.
Neurri hauek beharrezkoak dira energia beherantz doan egoera batean. Neurri hauek inplementatzeak kapitalismoaren baztertzea dakar. Nahiz eta oraindik pentsaezina dirudien eta ideia hori tabu soziala den. Nahiz eta nagusi den kultur paradigman kapitalismoaren amaiera munduaren amaierarekin lotu.
Hazkunde gehiagorik ez dago. Gure erronka heldutasuna da eta energia berriztagarrietan urte batzuetarako itxaropena badugu ere (nuklearrak bioenergiak eta abar) ez dute arazoa konponduko, urtean joan ahala porrot egingo dute.