(Argazkia: Batix Ezeiza)
Euskaraz egiten dugunok, euskaraz egitea zirkua izan daitekeela badakigu. Euskaraz egiteko oreka lanak egin behar izaten direla, funambulismoa, malabarrak eta baita noizbehinka piztien doma edota pailazokeriaren bat ere. Hemen, ordea, euskaraz zirkua baino gehiago, zirkua euskaraz. Lehena gutxi balitz, bigarrenarekin ausartuta. Hau bai ikuskizuna!