GIPUZKOA BASKETEK KIROL PLAN BERRI BAT ESTREINATU DU GIPUZKOAKO SASKIBALOIARENTZAKO
Jokalari gazteen talentua garatzeko pentsatuta dago, lurraldeko klubekin lankidetzan Hilabete bakoitzeko astearte eta ostegunetan egingo da Amenabar Arenan, urria eta maiatza bitartean Lehen eta bigarren urteko haur, kadete eta gazteen kategoriak sartuko dira, “Probasket” izeneko talde heterogeneoarekin batera Donostia Askatuak Gipuzkoa Basket Saskibaloi SADek talentua garatzera bideratutako asmo handiko kirol plana estreinatuko du bihar, asteartea, Amenabar Arenan. Ekimena datorren maiatzean amaituko da eta entrenamendu saio kualifikatuak izango ditu, aste bakoitzeko astearte eta ostegunetan banatuak eta haur, kadete eta gazte mailen artean. Gainera, laugarren talde heterogeneo batek ere parte hartuko du, ‘Probasket’ izenekoa, emakumezko jokalarientzako irekia eta saskibaloiean aritzen diren pertsonez osatua. Kirol plan honetan Gipuzkoako entrenatzaileek ere parte hartuko dute asteko deialdietan eta, horrez gain, oporraldietan lagunarteko txapelketak antolatzea aurreikusten da. “ZUEKIN ETA ZUENTZAT” Inveready Gipuzkoa Basketek abian jarri du kirol plan hau, Gipuzkoa Basket Fundazioarekin batera, Gipuzkoako saskibaloiaren garapenean eta hazkundean laguntzeko, talentua garatzeko ekosistema bat sortzea bultzatuz, Gipuzkoako klub bakoitzak bere jarduera esparruan egiten duen lanaren osagarri izango dena. Ekimena energiak batzeko sortu zen, Gipuzkoako klub guztientzat tresna erabilgarria izan zedin. Inveready Gipuzkoa Basketen asmoa talentua detektatzeko eta garatzeko eredu bat artikulatzea da, Gipuzkoako saskibaloiaren piramide harmoniko baten sendotzean aurrera egitea ahalbidetuko duena. Bihartik aurrera Amenabar Arenan aktibatuko […]
La entrada GIPUZKOA BASKETEK KIROL PLAN BERRI BAT ESTREINATU DU GIPUZKOAKO SASKIBALOIARENTZAKO se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.
Jokalari gazteen talentua garatzeko pentsatuta dago, lurraldeko klubekin lankidetzan
Hilabete bakoitzeko astearte eta ostegunetan egingo da Amenabar Arenan, urria eta maiatza bitartean
Lehen eta bigarren urteko haur, kadete eta gazteen kategoriak sartuko dira, “Probasket” izeneko talde heterogeneoarekin batera
Donostia Askatuak Gipuzkoa Basket Saskibaloi SADek talentua garatzera bideratutako asmo handiko kirol plana estreinatuko du bihar, asteartea, Amenabar Arenan. Ekimena datorren maiatzean amaituko da eta entrenamendu saio kualifikatuak izango ditu, aste bakoitzeko astearte eta ostegunetan banatuak eta haur, kadete eta gazte mailen artean. Gainera, laugarren talde heterogeneo batek ere parte hartuko du, ‘Probasket’ izenekoa, emakumezko jokalarientzako irekia eta saskibaloiean aritzen diren pertsonez osatua. Kirol plan honetan Gipuzkoako entrenatzaileek ere parte hartuko dute asteko deialdietan eta, horrez gain, oporraldietan lagunarteko txapelketak antolatzea aurreikusten da.
“ZUEKIN ETA ZUENTZAT”
Inveready Gipuzkoa Basketek abian jarri du kirol plan hau, Gipuzkoa Basket Fundazioarekin batera, Gipuzkoako saskibaloiaren garapenean eta hazkundean laguntzeko, talentua garatzeko ekosistema bat sortzea bultzatuz, Gipuzkoako klub bakoitzak bere jarduera esparruan egiten duen lanaren osagarri izango dena.
Ekimena energiak batzeko sortu zen, Gipuzkoako klub guztientzat tresna erabilgarria izan zedin. Inveready Gipuzkoa Basketen asmoa talentua detektatzeko eta garatzeko eredu bat artikulatzea da, Gipuzkoako saskibaloiaren piramide harmoniko baten sendotzean aurrera egitea ahalbidetuko duena.
Bihartik aurrera Amenabar Arenan aktibatuko den kirol plana prozesu dinamiko baten lehen urratsa da, zeinaren hurrengo helburua lurraldean saskibaloiaren garapen eta hazkunderako proiektuari babes bateratua emateko adierazpen bat egitea izango litzatekeen, Gipuzkoako kluben aho bateko konpromisoa lortzeko moduan egongo litzatekeena. Proiektu honek Gipuzkoako klub guztiak biltzea du helburu, eta sentimendu bateratu bat sortzea gipuzkoako saskibaloiaren inguruan.
José Luis Zubizarreta “Xubi” Inveready Gipuzkoa Baskat elkarteko kirol zuzendariak aurkezpenean adierazi zuenez, kirol plan hau oinarri duen filosofia honetan oinarritzen da: “Klubak ekarpena egin nahi dio Gipuzkoako saskibaloiaren hazkundeari, Gipuzkoako klub guztiekin egin nahi du eta haientzat egin nahi du, guztien mesedetan, zuekin eta zuentzat lelopean”.
Bere ustez, klubak Gipuzkoako saskibaloiaren baitan sortu nahi duen ekosistema: “Inveready Gipuzkoa Basket taldearen berezko harrobiaren elikagai naturala bihurtu beharko litzateke, lurraldeko kluben artean eta euren artean sinesgarritasuna transmititzeko gai izango den eredu adostu eta partekatu batean sakonduz”.
KIROL PLANAREN PROGRAMAZIOA URRIA ETA MAIATZA BITARTEAN
Infantil kategoria
Hileko 1. astea, 18:00etatik 20:00etara
– Lehen urteko haurrak (asteartea)
– Bigarren urteko infantilak (osteguna)
Kadete kategoria
Hileko 2. astea, 18:00etatik 20:00etara
– Lehen urteko kadeteak (asteartea)
– Bigarren urteko kadeteak (osteguna)
Junior kategoria
Hileko 3. astea, 18:00etatik 20:00etara
– Lehen urteko juniorrak (asteartea)
– Bigarren urteko juniorrak (osteguna)
“Probasket” kategoria hibridoa
Hileko 4. astea, 18:00etatik 20:00etara
– “Probasket” jendea 18:00etatik 20:00etara (asteartea)
-“Probasket” jendea 18:00etatik 20:00etara (osteguna)
La entrada GIPUZKOA BASKETEK KIROL PLAN BERRI BAT ESTREINATU DU GIPUZKOAKO SASKIBALOIARENTZAKO se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.