GIPUZKOA BASKETEKO AKZIODUNAK AHO BATEZ BABESTU DUTE KLUBAREN KUDEAKETA
GIPUZKOA BASKETEKO AKZIODUNAK AHO BATEZ BABESTU DUTE KLUBAREN KUDEAKETA Batzar Nagusiak aurreko denboraldiko kontuak onartu zituen, 3.330 euroko emaitza positiboarekin. Aurtengo denboraldiaren aurrekontuak 71.246 euroko superabita aurreikusten du, 1.815.762 euroko diru-sarrerekin eta 1.744.516 euroko gastuekin. Donostia Askatuak Gipuzkoa Basket Saskibaloia SADek Akziodunen Ohiko Batzar Nagusia egin zuen atzo, eta bertan 2023-2024 denboraldiko kontuen balantzea eta 2024-2025 denboraldiko aurrekontua onartu ziren. Klubeko akziodunak bat etorri ziren eta kirol erakundearen Administrazio Kontseiluan duten konfiantza berretsi zuten. Gai-zerrendako bi puntuen onarpenak akziodunen % 69,95en babesa lortu zuen. Horrez gain, klubaren kapital soziala 148.724,16 eurotan handitzea onartu zen. Gipuzkoako taldeak 3.330,85 euroko superabitarekin itxi zuen 2023-2024 ekitaldia, eta 2024-2025 denboraldirako aurrekontua onartu zuen, 71.246 euroko superabitarekin, 1.815.762 euroko diru-sarreren aurreikuspena eta 1.744.516 euroko gastuak kontabilizatuz. Gipuzkoa Basketeko presidenteak, Nacho Núñezek, Akziodunen Batzar Nagusian egindako hitzaldian klubaren apustu irmoa azpimarratu zuen: “egonkortasun ekonomikoa sendotzen jarraitzea kirol proiektua indartzeko eta Gipuzkoa Basket Fundazioaren jardueraren bitartez bere bokazio sozialean sakontzeko tresnarik egokiena bezala”. Bere babesa eskertu zien akziodunei eta klubaren nahia “Gipuzkoako saskibaloiaren garapenean laguntzeko ilusioarekin hazten jarraitzea” dela adierazi zuen. Zentzu horretan, denboraldi honetan Gipuzkoa Basket Harrobia proiektua martxan jarri dela azpimarratu zuen, “Gipuzkoako saskibaloi guztia biltzeko asmoz jaio dena, lurraldeko klubekin, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioarekin eta Gipuzkoako […]
La entrada GIPUZKOA BASKETEKO AKZIODUNAK AHO BATEZ BABESTU DUTE KLUBAREN KUDEAKETA se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.
GIPUZKOA BASKETEKO AKZIODUNAK
AHO BATEZ BABESTU DUTE KLUBAREN KUDEAKETA
Batzar Nagusiak aurreko denboraldiko kontuak onartu zituen, 3.330 euroko emaitza positiboarekin.
Aurtengo denboraldiaren aurrekontuak 71.246 euroko superabita aurreikusten du, 1.815.762 euroko diru-sarrerekin eta 1.744.516 euroko gastuekin.
Donostia Askatuak Gipuzkoa Basket Saskibaloia SADek Akziodunen Ohiko Batzar Nagusia egin zuen atzo, eta bertan 2023-2024 denboraldiko kontuen balantzea eta 2024-2025 denboraldiko aurrekontua onartu ziren. Klubeko akziodunak bat etorri ziren eta kirol erakundearen Administrazio Kontseiluan duten konfiantza berretsi zuten. Gai-zerrendako bi puntuen onarpenak akziodunen % 69,95en babesa lortu zuen. Horrez gain, klubaren kapital soziala 148.724,16 eurotan handitzea onartu zen.
Gipuzkoako taldeak 3.330,85 euroko superabitarekin itxi zuen 2023-2024 ekitaldia, eta 2024-2025 denboraldirako aurrekontua onartu zuen, 71.246 euroko superabitarekin, 1.815.762 euroko diru-sarreren aurreikuspena eta 1.744.516 euroko gastuak kontabilizatuz.
Gipuzkoa Basketeko presidenteak, Nacho Núñezek, Akziodunen Batzar Nagusian egindako hitzaldian klubaren apustu irmoa azpimarratu zuen: “egonkortasun ekonomikoa sendotzen jarraitzea kirol proiektua indartzeko eta Gipuzkoa Basket Fundazioaren jardueraren bitartez bere bokazio sozialean sakontzeko tresnarik egokiena bezala”.
Bere babesa eskertu zien akziodunei eta klubaren nahia “Gipuzkoako saskibaloiaren garapenean laguntzeko ilusioarekin hazten jarraitzea” dela adierazi zuen. Zentzu horretan, denboraldi honetan Gipuzkoa Basket Harrobia proiektua martxan jarri dela azpimarratu zuen, “Gipuzkoako saskibaloi guztia biltzeko asmoz jaio dena, lurraldeko klubekin, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala bezalako erakundeekin elkarlanean”. Azpimarratu zuenez, Gipuzkoa Basketek “ez du oinarriko talderik klub gisa duen egituran, baina klubaren oinarria etorkizunean Gipuzkoa Basket Harrobia proiektuaren inguruan artikulatzea nahi dugu”.
Elkarteko presidentea ere ilusioz gainezka agertu zen “Gipuzkoa Basketentzat eta Gipuzkoako saskibaloiaren multzoarentzat Illunbe Berria birmoldatzeko proiektua gauzatzearekin irekiko den aukera berriarekin”, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren arteko konpromiso instituzionalak “proiektu handinahi hau ahalik eta lasterren errealitate bilakatuko” duelakoan.
GAINDITUTAKO PUNTUAK
Gipuzkoa Basketeko Akziodunen Batzar Nagusiak, atzo Olarain Ikastetxe Nagusian egindako bileran, gai-zerrendan sartutako puntu hauek onartu zituen:
- Urteko kontuak: 2023-2024 denboraldiari dagozkionak, aho batez onartuak, 3.330,85 euroko superabitarekin. Halaber, akziodunek positiboki berretsi zuten klubeko Administrazio Kontseiluak aurreko kanpainan egindako kudeaketa sozialari buruzko txostena.
- Urteko aurrekontua: Egungo 2024-2025 denboraldirako, Akziodunen Batzarrak babestua, 1.815.762 euroko diru-sarrerak eta 1.744.516 euroko gastuak aurreikusita; horrek 71.246 euroko emaitza positiboa ekarriko luke.
- Kapital-zabalkuntza: Bertaratutako eta ordezkatutako akziodunek klubaren kapital soziala 148.724,16 eurotan handitzea onartu zuten, 67.296 akzio berri jaulkiz eta zirkulazioan jarriz, jaulkitako akzio berri bakoitzeko 2,79 euro, 187.755,84 euroko jaulkipen-prima globalarekin.
La entrada GIPUZKOA BASKETEKO AKZIODUNAK AHO BATEZ BABESTU DUTE KLUBAREN KUDEAKETA se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.