PARTIDAREN AURRETIK 31. JARDUNALDIA | Igande arratsalderako plan ezin hobea
Igandean 18:00etan Guuk Gipuzkoa Basketek Real Betis Saskibaloia hartuko du Angulas Aguinaga Arenan. “Naturklima partida” izango da, eta klubak hainbat jarduera egingo ditu partidaren aurretik eta bitartean. Betis bederatzigarren postuan dago 13 garaipen eta 17 porrotekin. Bruno Savignanik zuzentzen duen taldea asko aldatu da denboraldian zehar. Andaluziarrarekin batera, Joaquin Rodriguez nabarmentzen da, 13 puntu eta 4 errebote lortu baititu bataz besteko. Neurketaren atarian Mikel Odriozolak adierazi duenez, “Betisek denboraldia okerrago hasi zuen arren, orain askoz hobeto daude. Orain beste gauza batzuengatik ari dira borrokan, eta horrek ilusioa piztu behar die. Dena berrasieratzen da”. Denboraldiaren azken txanpari buruz esan duenez, “oso zaila da, ez da aurkari erraza izango. Play-offera ahalik eta ondoen iritsi nahi dut. Ez naiz inoren beldur, baina errespetu handia diet guztiei”. Odriozolak, halaber, mezu bat bidali nahi izan die zaleei: “Guretzat etxean jokatzea oso garrantzitsua da. Oso pozik gaude aurreko urteetan baino ikusle gehiago dagoelako. Denboraldiko momenturik politenera iristen ari gara, eta saskibaloia gustuko duten guztiei, ahalik eta gehien borrokatuko dugula esan nahi diegu”. Partida hasi aurretik LEMek utzitako bizikleta elektrikoekin martxa bat egingo da; ikusle bakoitzari hazi bat emango zaio Villa María Luisa Loradendarekin lankidetzan; eta EkoPintxoaren ekimenarekin jarraituko da. Partidan zehar LEKTRA jokoa izango da bizikleta […]
La entrada PARTIDAREN AURRETIK 31. JARDUNALDIA | Igande arratsalderako plan ezin hobea se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.
Igandean 18:00etan Guuk Gipuzkoa Basketek Real Betis Saskibaloia hartuko du Angulas Aguinaga Arenan. “Naturklima partida” izango da, eta klubak hainbat jarduera egingo ditu partidaren aurretik eta bitartean.
Betis bederatzigarren postuan dago 13 garaipen eta 17 porrotekin. Bruno Savignanik zuzentzen duen taldea asko aldatu da denboraldian zehar. Andaluziarrarekin batera, Joaquin Rodriguez nabarmentzen da, 13 puntu eta 4 errebote lortu baititu bataz besteko.
Neurketaren atarian Mikel Odriozolak adierazi duenez, “Betisek denboraldia okerrago hasi zuen arren, orain askoz hobeto daude. Orain beste gauza batzuengatik ari dira borrokan, eta horrek ilusioa piztu behar die. Dena berrasieratzen da”.
Denboraldiaren azken txanpari buruz esan duenez, “oso zaila da, ez da aurkari erraza izango. Play-offera ahalik eta ondoen iritsi nahi dut. Ez naiz inoren beldur, baina errespetu handia diet guztiei”.
Odriozolak, halaber, mezu bat bidali nahi izan die zaleei: “Guretzat etxean jokatzea oso garrantzitsua da. Oso pozik gaude aurreko urteetan baino ikusle gehiago dagoelako. Denboraldiko momenturik politenera iristen ari gara, eta saskibaloia gustuko duten guztiei, ahalik eta gehien borrokatuko dugula esan nahi diegu”.
Partida hasi aurretik LEMek utzitako bizikleta elektrikoekin martxa bat egingo da; ikusle bakoitzari hazi bat emango zaio Villa María Luisa Loradendarekin lankidetzan; eta EkoPintxoaren ekimenarekin jarraituko da. Partidan zehar LEKTRA jokoa izango da bizikleta elektriko batekin jokoan eta birziklatzearen sentsibilizaziorako joko bat egingo da.
Azken batean, jardueraz betetako egun bat izango da, igandeko plana saskibaloiko 40 minututik haratago joan dadin.
La entrada PARTIDAREN AURRETIK 31. JARDUNALDIA | Igande arratsalderako plan ezin hobea se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.