Plan bat Altzako udaletxearentzat, orain!
Altzako udaletxea, altzatarren udal nortasunaren ikur nagusietako bat, jendearentzat itxi dute eta herritarrei zerbitzua emateko eginkizun guztiak kendu dizkiote.
Eraikin historiko honen erabileraren inguruan Udalak duen isiltasunak eta utzikeriak beldurra ematen digute gure kontzeju-etxeak bere ondoan dagoen Barbotegi, medikuaren etxe zaharraren patua partekatuko ote duen, hori ere udal-jabetzakoa eta duela urte askotatik iltzez eta giltzez itxita [...]
Altzako udaletxea, altzatarren udal nortasunaren ikur nagusietako bat, jendearentzat itxi dute eta herritarrei zerbitzua emateko eginkizun guztiak kendu dizkiote.
Eraikin historiko honen erabileraren inguruan Udalak duen isiltasunak eta utzikeriak beldurra ematen digute gure kontzeju-etxeak bere ondoan dagoen Barbotegi, medikuaren etxe zaharraren patua partekatuko ote duen, hori ere udal-jabetzakoa eta duela urte askotatik iltzez eta giltzez itxita dagoena. Altzatarren ondare historikoaren narriaduran urrats bat gehiago udal gobernuaren eskutik; beste bat.
Gaur egun nolabaiteko babesa duen eraikina da (HOEBPBn D mailarekin katalogatua), baina horrek ez du inola ere balio eraikinak berezkoa duen eraikin publiko gisa zerbitzua ematen jarraitu ahal izateko.
Urte asko dira Udalak adierazi zuela udal zerbitzuak Harrobieta plazako lokal berri batzuetara lekualdatu nahi zituela, eraikin historikoarekin zer egin pentsatu ere egin gabe.
Hori dela eta, 2019an, Altzako udaletxea berritzeko proposamen bat aurkeztu genuen Barrutiko Batzordearen aurrean. Proposamen horretan, Altzako herriko etxea eraberritzeko eta eguneratzeko proiektu tekniko bat egitea eskatu zitzaion Batzordeari: “Altzako udaletxea eraberritu eta gaurkotzeko proiektu tekniko bat egitea, non gaurko eraikinak betetzen ez dituen oinarrizko baldintzak (irisgarritasuna…) zuzentzeaz gain, eraikin enblematikoaren izaera zainduko den eta Barrutiaren baitan planteatzen ari diren eta etorkizunean plantea daitezkeen behar zehatzei erantzuteko egokituko den.” Eta guzti hori bere inguruan dauden ondareko elementuak integratuz.
Bost urte hauetan guztietan, ordea, ez da ezertxo ere egin. Kontraleiho batzuk baino ez dituzte jarri fatxada nagusiko balkoian, kanpotik sartzea eragozteko. Gainerakoan, EZ DAKI edo EZ DU ERANTZUN da jasotzen dugun erantzun bakarra. Udaletik axolagabekeriaz erantzuten diguten bitartean ez gara besoak uztarturik geratu.
Martxoan eskaera bat aurkeztu diogu Barrutiko Batzarrari, ahalik eta lasterren herritarren partaidetzarako prozesu bat irekitzeko, Altzako udaletxeak izan behar duen xedeari buruz hitz egiteko. Arrazoizko epe batean udal gobernuaren erantzunak ezetza edo axolagabekeria izaten jarraitzen badu, prozesu parte-hartzaile hori irekitzea planteatuko dugu, elkarte-mugimendu osoaren eta Altzako ondare historikoaz eta kulturaz kezkatuta dauden auzokideen eskutik.
Herriko etxea bizirik nahi dugu. Plan bat Altzako udaletxearentzat, orain!