Aldaketak Dbus-eko zerbitzuetan Easo kaleko obrak direla-eta
Obrak direla-eta Easo kaleko azken zatia, San Martin eta San Martzial artekoa, itxita egongo denez, apirila 22tik aurrera, asteartea, honako aldaketa hauek egingo dira Dbuseko zerbitzuetan: 19-Aiete-Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, B2-Aiete-Bera Bera eta B4-Amara-Riberas-Martutene: Erdialderantz: Easo 27an geldituko dira, eta San Martin eta Manterola kaleetatik ezkerretara jiratuko dute Zubieta kaleraino. Han, Londres Hotelaren ondoan, Askatasunaren Hiribidean, […]
The post Aldaketak Dbus-eko zerbitzuetan Easo kaleko obrak direla-eta first appeared on DBUS DONOSTIA.
Obrak direla-eta Easo kaleko azken zatia, San Martin eta San Martzial artekoa, itxita egongo denez, apirila 22tik aurrera, asteartea, honako aldaketa hauek egingo dira Dbuseko zerbitzuetan:
- 19-Aiete-Bera Bera, 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, B2-Aiete-Bera Bera eta B4-Amara-Riberas-Martutene:
Erdialderantz: Easo 27an geldituko dira, eta San Martin eta Manterola kaleetatik ezkerretara jiratuko dute Zubieta kaleraino. Han, Londres Hotelaren ondoan, Askatasunaren Hiribidean, ohiko ibilbidea egiteari helduko dio. Easo 19ko geralekua Easo 27ra lekualdatuko da.
- 23-Errondo-Puio eta 32-Puio-Errondo:
Erdialderantz: Antso Jakituna 11tik aurrera Parke kaletik joango dira, Gernikako Arbolatik jarraituko dute (geldialdia), Valentin Olanotik, Bilbo Plazatik (geldialdia), Prim kaletik, Morazatik eta Urbieta 58ra iritsiko dira (geldialdia).
Easo Plazako eta Urbieta 38ko geralekuak kenduko dira, eta Bilbo Plazara eta Urbieta 58ra eramango dira. Ez da geldialdirik egingo Easo 19an.
The post Aldaketak Dbus-eko zerbitzuetan Easo kaleko obrak direla-eta first appeared on DBUS DONOSTIA.