Dbus-ek Bidean Bat antolatu du, hirian mugitzeko zailtasunak minimizatzeko topaketa bat herritarrekin
Donostiako Udalak Mugikortasunaren Europako Astea dela-eta prestatu duen programazioaren baitan, Dbusek Bidean Bat antolatu du datorren irailaren 19rako, Alderdi Ederreko zabalgunean. Ekintzaren helburua da herritarrekin elkartzea, hiriko autobus bat gidatzean dauden mugapenen berri emateko, eta hiritik mugitzean dauden arriskuak saihesteko eta zailtasunak minimizatzeko. Ekimena 10:30ean hasiko da, eta goizean zeharDbuseko langile batzuek autobus bat gidatzearen […]
The post Dbus-ek Bidean Bat antolatu du, hirian mugitzeko zailtasunak minimizatzeko topaketa bat herritarrekin first appeared on DBUS DONOSTIA.
Donostiako Udalak Mugikortasunaren Europako Astea dela-eta prestatu duen programazioaren baitan, Dbusek Bidean Bat antolatu du datorren irailaren 19rako, Alderdi Ederreko zabalgunean. Ekintzaren helburua da herritarrekin elkartzea, hiriko autobus bat gidatzean dauden mugapenen berri emateko, eta hiritik mugitzean dauden arriskuak saihesteko eta zailtasunak minimizatzeko.
Ekimena 10:30ean hasiko da, eta goizean zeharDbuseko langile batzuek autobus bat gidatzearen gaineko bitxikeria batzuk ezagutaraziko dizkiete Alderdi Ederrera hurbiltzen direnei, izan ere, autobusek dituzten neurri eta ezaugarriengatik, autobusak gidatzea eta auto bat gidatzea oso gauza desberdinak dira.
Parte hartzaileek zuzenean ikusi ahal izango dituzte zailtasun horietako batzuk, esterako, ibilgailuak dituen ikuspen mugak edo angelu itsuak. Era berean, Dbuseko langileek maniobra batzuk egingo dituzte autobusekin, bertaratu direnek ikus dezaten zenbat leku behar den maniobra horiek egiteko.
Ekimenaren asmoa da kolektibo guztien topalekua izatea; horregatik, Dbusek parte hartzeko gonbita egiten die oinezko, motor gidari, txirrindulari eta taxi gidari guztiei. Hitz batean, moduan batean edo bestean hiritik mugitzen diren pertsona guztiei egiten die deia.
Bidean Bat ekimenaren gaineko informazioa
Data: Irailak 19
Ordua: 10:30h
Lekua: Alderdi Ederreko zabalgunea
Norentzat: oinezkoak, motor gidariak, txirrindulariak, taxi gidariak, etab.
The post Dbus-ek Bidean Bat antolatu du, hirian mugitzeko zailtasunak minimizatzeko topaketa bat herritarrekin first appeared on DBUS DONOSTIA.