Dbusen erabileraren errekor historikoa urrian
2024ko urria izan da Donostiako udalerrian Dbuseko zerbitzuak gehien erabili diren hilabetea Konpainiaren historian. Zehazki, 2.912.401 bidaia erregistratu dira, pasa den urteko urriaren baino %11,58 bidaia gehiago, orduan 2.610.029 bidaia erregistratu ziren eta. Zenbaki horien arabera, 2023ko urria da Dbusek eskari gehien izan duen bost hilabeteen rankingaren barruko lehena. Hauek dira, hain zuzen, bost […]
The post Dbusen erabileraren errekor historikoa urrian first appeared on DBUS DONOSTIA.
2024ko urria izan da Donostiako udalerrian Dbuseko zerbitzuak gehien erabili diren hilabetea Konpainiaren historian. Zehazki, 2.912.401 bidaia erregistratu dira, pasa den urteko urriaren baino %11,58 bidaia gehiago, orduan 2.610.029 bidaia erregistratu ziren eta.
Zenbaki horien arabera, 2023ko urria da Dbusek eskari gehien izan duen bost hilabeteen rankingaren barruko lehena. Hauek dira, hain zuzen, bost hilabete horiek:
- 2024ko urria: 2.912.401 bidaia
- 2024ko abuztua: 2.817.822 bidaia
- 2024ko uztaila 2.776.959 bidaia
- 2024ko iraila: 2.764.609 bidaia
- 2024ko maiatza 2.720.621 bidaia
Era berean, 2024a urte historiko bihurtzeko bidean da, aurten 26.608.735 bidaia erregistratu baitira orain arte. Horrek esan nahi du 2 milioi bidaia baino gehiagoko aldea dagoela 2023ko aldi berarekin alderatuta, orduan 24.507.649 bidaia erregistratu baitziren.
Datu horiek sendotzen dute garraio publikoak Donostiako mugikortasun jasangarrirako funtsezko zutabe gisa duen garrantzia, eta herritar guztien bizi kalitatea hobetzen laguntzen dute.
The post Dbusen erabileraren errekor historikoa urrian first appeared on DBUS DONOSTIA.