10 gaztek jasoko dute begirale izateko formakuntza
Orain dela urte batzuk egin zen moduan, Batzorde Soziokulturaleko kideek garrantzitsua ikusi dute egungo gazteei ere aisialdiko begirale izateko formakuntza ematea. Hori horrela, Hezten aisialdi taldearekin harremanetan jarri zen eta formakuntza hori ematea erabaki dute.
Deialdia irekita, 16 urtetik gorako 12 gaztek eman dute izena. Denera 20 orduko formakuntza jasoko dute, lau saiotan banatuta: martxoak 8, apirilak 5, maiatzak 10 eta 17. Goizez izango dira saio horiek, 9:00etatik 14:00etara, Itsas Aurren.
Batzordeko kideek jakinarazi dute, formakuntza jaso izana kontuan hartuko dela Udalekuko begirale izateko.
Izena emateko aukera
Formakuntza dohainik jasoko dute gazteek eta norbaitek gehiago apuntatu nahiko balu, aukera izango luke martxoaren 2ra arte. Gehienez, 25 gaztek eman dezakete izena. Izena emateko, idatzi: herrikontseilua@igeldo.eus edo 606311734.