AMEZTIKO FESTAK: Denek gozatzen duten festa
Ameztiko Festak apirilaren 25ean ospatu ziren, aurten, bigarren aldiz. Jaia Buenavistan hasi zen eta hasiera emateko bertso bat eta hitz batzuk eskaini zizkieten Buenavistako familiari, oroitzapen ahaztezinak utzi eta denon etxea izan dela eskertuz.
Ondoren ibilbideari ekin zioten trikitixak lagunduta: Amezti zarren barrenea eta haur jolasak, Amezti baserrian toka, Itsaso etxean altxorraren bila eta harrobi zarren aperitiboa eta kontzertua Alvaro Modregoren eskutik.
Ibilbidea Buenavistan bukatu zen eta bertan bazkari ederra egin zuten.
Arratsaldean plastiko erraldoi batekin eta urarekin jaitsiera egin zuten eta gozatu ederrak hartu zituzten haurrek... baita heldu batzuek ere!
Bitartean, zelaiko eszenatokian, Sweat Sara & ps Kahuna izan zituzten eguna borobiltzeko.
Ateratako dirua Jai Batzordeari eman zioten herriko festak bultzatzeko.
Ameztiko Festak apirilaren 25ean ospatu ziren, aurten, bigarren aldiz. Jaia Buenavistan hasi zen eta hasiera emateko bertso bat eta hitz batzuk eskaini zizkieten Buenavistako familiari, oroitzapen ahaztezinak utzi eta denon etxea izan dela eskertuz.
Ondoren ibilbideari ekin zioten trikitixak lagunduta: Amezti zarren barrenea eta haur jolasak, Amezti baserrian toka, Itsaso etxean altxorraren bila eta harrobi zarren aperitiboa eta kontzertua Alvaro Modregoren eskutik.
Ibilbidea Buenavistan bukatu zen eta bertan bazkari ederra egin zuten.
Arratsaldean plastiko erraldoi batekin eta urarekin jaitsiera egin zuten eta gozatu ederrak hartu zituzten haurrek… baita heldu batzuek ere!