Ameztiko festak ospatuko dira berriz
Ameztiko festak ospatuko dira bigarren urtez. Antolatzaileek bere garaian adierazi zuten bezala, bi urte eta gero berriz girotuko dute Amezti. Maiatzaren 18an jarri dute hitzordua.
Buenavistan hasiko da festa pregoia, zinta mozketa eta abestiarekin. Ondoren, Ameztiko etxeetan zehar ibilbidea egingo dute. Geldialdi bakoitzean ekimen bat egingo da: altxorraren bila, kontzertua, barrenea... Furgobarra egongo da eta horrez gain, pintxo edo vermutha hartzeko aukera izango da geldialdiko etxeetan. Bazkaria ere antolatuko dute Buenavistako zelaian parrila, txotx eta kontzertuarekin. Arratsalde pasa ederra antolatu dute. Haurrentzako jolasak izango dira.
Txartelak aurrez
Bazkariko txartelak aurrez erosi beharko dira (Iko edo Txapelan) eta bazkaria mugatua izango da. Dei egiten diete denei: «Igeldotar guztiak gonbidatzen zaituztegu gure auzoko jaietara! Aupa Igeldo eta aupa Amezti!».
Gogorarazi dute eguraldi txarra egiten badu, astebete atzeratuko dutela festa, hurrengo larunbatean izango litzateke.
Ameztiko festak ospatuko dira bigarren urtez. Antolatzaileek bere garaian adierazi zuten bezala, bi urte eta gero berriz girotuko dute Amezti. Maiatzaren 18an jarri dute hitzordua.
Buenavistan hasiko da festa pregoia, zinta mozketa eta abestiarekin. Ondoren, Ameztiko etxeetan zehar ibilbidea egingo dute. Geldialdi bakoitzean ekimen bat egingo da: altxorraren bila, kontzertua, barrenea… Furgobarra egongo da eta horrez gain, pintxo edo vermutha hartzeko aukera izango da geldialdiko etxeetan. Bazkaria ere antolatuko dute Buenavistako zelaian parrila, txotx eta kontzertuarekin. Arratsalde pasa ederra antolatu dute. Haurrentzako jolasak izango dira.