Autobus zerbitzu duina eskatuz, protesta egin dute hainbat herritarrek
Igeldoko autobus zerbitzuaren inguruan prentsa oharra kaleratu du Herri Kontseiluak. Azaroaren 15ean protesta egin zuten hainbat herritarrek autobus zerbitzu duina eskatuz.
Jarraian, Herri Kontseiluaren prentsa oharra:
Gaur hemen bildu gara Herri Kontseiluko kideak eta hainbat herritar gure haserrea adierazi nahi dugulako autobus zerbitzuaren inguruan. Azken urteetan nabarmen ikusi dugu nola egin duen okerrera Igeldoko autobus zerbitzuak. Ezarrita dagoen zerbitzua ez da betetzen eta beti gabiltza atzerapenekin. Ez dakigu autobusa noiz iritsiko den, horrek dakartzan ondorio kaltegarri guztiekin. Izan ere, ezinezkoa da Igeldotik Bulebarrera 30 minutuan iristea funikularrean sartu eta Sanserrekatik igota. Edo alderantziz. Ibilbide hori 30 minututan ezin da egin eta kontuan izan behar da autobus batek geldialdiak egin behar dituela.
Autobusak ibilbide osoa egiteko 40 minutu behar ditu gutxienez, eta batzuetan gehiago, dabilen jendearen arabera.
Egoera honen aurrean, eskaera zehatza egin diegu DBUSi eta Olatz Yarza mugikortasuneko zinegotziari. Konponbide bat topatu dezatela. Ezarrita dagoen zerbitzua betetzeko eskatzen dugu; hau da, puntualtasuna betetzea eta helmugara 30 minututan iristea.
Konponbide bila, hainbat bilera egin ditugu DBUSeko arduradunekin azken urte honetan. Bilera horietan adierazi zuten, hasiera batean Igeldo eta Antigua lotuko lituzkeen lanzadera bat jartzea aukera posible bat litzatekeela zerbitzua hobetzeko. Halere, hori lantzeko ere ez dira prest azaldu gerora. Hortaz gain, zerbitzua hobetzeko ez digute beste planteamendurik egin.
Urte honetan guztian prest egon gara hobekuntza bat izango den edozein proposamen lantzeko, baina zain jarraitzen dugu oraindik.
Egoera hobetzeko zerbait egin behar du Udalak. Ezin dugu horrela jarraitu. Kontuan hartu behar da Igeldok hainbat ezaugarri bereizgarri dituela, besteak beste: Donostiatik 5kmra isolatuta dago, desnibel handia dauka bertara iristeko, sakabanatutako auzune ugari ditu… eta autobus zerbitzu hau da hirigunearekin lotzen gaituen zerbitzu publiko bakarra. Zerbitzu duin bat da eskatzen dugun gauza bakarra. Ez dugu pribilegiorik eskatzen. Ezarrita dagoen zerbitzua betetzea eta gaur egun daukagun komunikazio arazoa konpontzea, baizik.
Horrez gain, Gautxori zerbitzurik ere ez dugu. Zergatik gara gu bakarrak?
Une honetan dagoen zerbitzuak ez du balio. Ez dakigu noiz etorriko den autobusa eta zenbat denbora beharko duen iristeko. Ondorioz, eguneroko zereginetarako ezin da erabili: lanera joateko, erosketak egiteko, anbulategira edo farmaziara joateko, aisialdirako…
Donostiako Udalak behartzen gaitu nor bere auto partikularra erabiltzera edozein jarduera egin ahal izateko. Eta horretarako ere, zailtasunak gero eta handiagoak dira. Beraz, Donostiako Udalari eskatzen diogu behingoz jabetu dadila igeldoarrentzat autobusak duen garrantziaz eta zerbitzu duin bat eskaintzeko lanketa zintzoan hasi dadila.
IGELDOKO HERRI KONTSEILUA
Igeldon, 2024ko azaroaren 15ean