Autobusarekin konponbiderik ez
Igeldoko autobus zerbitzua hobetzeko asmoz, azken urtean hainbat bilera egin ditu Herri Kontseiluak DBuseko arduradunekin. Baita Olatz Yarza Mugikortasuneko zinegotziarekin ere. «Herri Kontseiluak behin eta berriz adierazi zien ezarrita duten zerbitzua betetzea nahi dugula, hau da, 30 minututan helmugara iristea eta puntual ibiltzea», adierazi dute.
«Hori konpontzeko, herritik ikusten zen aukera bakarra, ibilbide zuzena egitea zela nabarmendu zitzaien, ez delako posible egungo ibilbidea 30 minututan egitea. Zuzena jartzeko, ordea, autobus bakarra eta ordubeteko maiztasuna izango genukeela adierazi zuten. Horren aurrean, alternatibak bilatzekotan lanketa bat abiatu zen, egungo egoera hobetzea helburu izanik. DBusen proposamena izan zen egungo zerbitzua lanzadera modura jartzea Igeldo-Antiguo konektatuz. Aukera hori herritarrekin aztertu eta lantzeko asmoa zuen Herri Kontseiluak, baina azken hilabeteetan ez dute aukera horren bermerik adierazi ez DBusetik ez Udaletik», gaineratu dute.
Herri Kontseiluarentzat «denbora galtzea eta adarjotzea izan da orain arteko guztia eta argi geratu da lehendik ere pentsatuta dutena egingo dutela, nahi dutenean eta nahi duten modura, herritarren beharrak eta iritzia kontuan hartu gabe».