Azken urteetako ume gehiena dabil aurten pelotan
Sekulako arrakasta izaten ari da aurten pelota eta azken urteetako ume gehiena dabilela azaldu dute pelota elkarteko kideek. 16 bat umeren bueltan elkartzen ari dira; iazko kopuruarekin konparatuta, bikoitza. Mutil zein neska ari dira eta gustora daudela azaldu dute aurten 6 bat neska animatu direlako. Gehiago ere gustora hartuko dituztela eta deialdia luzatu dute.
Saioak astearte eta ostegunetan dira 17:30etatik 19:00etara, eta gogorarazi dute irekiak direla: «ez dago aurretik apuntatu beharrik, pelotan ibili nahi duena azaldu dadila lasai». Bi begirale ariko dira ikasturte osoan zehar.
Pala ere bai, tarteka
Aurreko ikasturtean, eskuz eta palaz aritu ziren, txandaka. Aurten horrela antolatzeko aukerarik ez dute izango seguruena, ume asko baitira, baina tarteka palaz ere ariko direla azaldu dute. Herriko umeei animatzeko dei egiten diete.