Egun bakarrean jokatuko da Lapa Saria
Azken urteetan Igeldon musak izan duen gainbehera ikusita, aurten nola asmatu pentsatzen aritu dira antolatzaileak. Azkenean, egun bakarrean jokatzea erabaki dute eta egun horretan Lapa Saria izatea jokoan. Martxoaren 7an izango da, ostiralean, Itsas Aurren. Txapelketa 22:00etan hasiko da eta 21:45etan izango da izen ematea. Emailez ere eman daiteke: lapasaria@gmail.com. Bikoteko 25€ ordaindu beharko dira.
Sariak honakoak izango dira: lapa sariak eta bi arkume irabazleentzat, arkumea eta bi sagardo botila bigarrenentzat, lau txuleta eta bi sagardo botila hirugarrenentzat eta bi oilasko eta bi sagardo botila laugarrenentzat.
Herriko muszaleei animatu eta parte hartzeko dei egiten diete antolatzaileek, ea giro pixka bat jartzea lortzen dugun!
Gabilondo eta Esteban Euskal Herrikoan
Otsailaren 7an Euskal Herriko Txapelketako kanporaketa jokatu zen Igeldon. 8 bikotek hartu zuten parte eta Juanjo Gabilondo eta Oskar Esteban izan ziren nagusi. Hauek Gipuzkoako kanporaketa jokatuko dute martxoaren 22an Itsasondon.