Ekintza desberdinak izango dira Igeldon Euskaraldiaren barruan
Jakina den moduan, ostiralean hasi (azaroak 20) eta abenduaren 4ra bitarte Euskaraldia izango da. Hori horrela, Euskaraldiaren barruan eta Euskararen Egunaren bueltan, ekintza desberdinak antolatu dira Igeldon. Honakoak izango dira: umeentzako zinea, bizikleta saioa, sexologia tailerra, zumba saioa eta "Esnatu naiz" kabareta. Hain zuzen, azaroko azken asteburuan eskainiko dira ekintza horiek.
Herri Kontseiluko Euskara Batzordeak antolatu ditu ekintzak Donostiako Udalaren laguntzarekin.
Txapak eskuragarri kultur etxean
Antolatzaileek gogorarazi dute Euskaraldian izena eman duten belarriprest eta ahobizi guztiek txapak eskuragarri dituztela Itsas Aurre kultur etxean.
Jakina den moduan, ostiralean hasi (azaroak 20) eta abenduaren 4ra bitarte Euskaraldia izango da. Hori horrela, Euskaraldiaren barruan eta Euskararen Egunaren bueltan, ekintza desberdinak antolatu dira Igeldon. Honakoak izango dira: umeentzako zinea, bizikleta saioa, sexologia tailerra, zumba saioa eta “Esnatu naiz” kabareta. Hain zuzen, azaroko azken asteburuan eskainiko dira ekintza horiek.