‘Eman eta jaso’ izeneko ekimen berria sortu da
Sommier indibidual bat soberan dut, norbaiti interesatuko balitzaio...
Etxe ondoko limoneroa gainezka dago, norbaitek saskitxo bat nahi?
Ekimen berri bat jarri da martxan Eman eta jaso izenekoa, talde irekia da eta herritarren artean objetuak trukatzeko helburuarekin sortu da.
Ekimenaren inguruko azalpena eman dute bultzatzaileek.
Zertarako?
Objektuak berreralbiltzeko. Etxean behar ez ditugun objektuak eskaini, edukitzea ondo datozkigun gauzen inguruan galdetu eta baita denbora baterako uztea nahiko genukeen hori ere eskatzeko espazio birtuala izango da.
Zergatik?
Erostea baina lehen norbaitek / norbaiti eskatzea aproposagoa dela uste dugulako, bai objetuen pilaketa ekiditeko, bai poltsikorako eta baita gure planetarentzeko ere, ekonomia zirkularraren ideiaren barne.
Nola funtzionatzen du?
1. Talde honetan parte hartzea interesatzen bazaizu, idatzi zure izen abizenak eta telefonoa email honetara: emanetajasoigeldo@gmail.com eta eman eta jaso watsap taldean sartuko zaitugu.
2. Watsap taldea eskaintzeko edo eskatzeko espazio bat da eta bertan iristen diren proposamenei erantzuteko interesa duenak modu pribatuan konektatuko du mezuan zaparradak sahiestearren.
3. Emaileak eta hartzaileak adostuko dute zein leku fisikotan elkartuko diren trukaketa egiteko.
4. Objektu bat uzten badugu, arriskua dugu utzi dugun balditza berdinetan ez itzultzea, eta objetua kaltetuta edo puskatuta bueltatzea, kasu horretan ezingo zaio hartzaileari erantzunkizuna eskatu.
5. Inola ere ez da dirurik erabiliko, dohainik eta eskuzabaltasunean oinarrituta izango dira trukaketak.
Sommier indibidual bat soberan dut, norbaiti interesatuko balitzaio…