Eskean ateratakoak Lasturrera joango dira asteburu pasa
Gabonetan eskean atera ziren ume eta gaztetxoek irteera izango dute martxo bukaeran. Hain zuzen, martxoaren 29tik 30era Lasturrera joango dira gaua pasatzera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 50 bat ume eta gaztetxo apuntatu dira.
Espeleologia, tailerrak...
Ekintza desberdinak egingo dituzte bertan. DBH eta 5-6.mailakoek espeleologia egingo dute eta 1-4. mailakoek jolasak eta tailerrak. Igandean mendi buelta bat emango dute denek.
HH mailakoak egun pasa
Aurreko urtean bezala, HH mailako umeek ere izango dute parte hartzeko aukera. Igandean egun pasa joango dira gurasoek lagunduta. Besteekin batera mendi buelta eman eta elkarrekin bazkalduko dute ondoren.
Informazio gehiago, aurrerago
Antolatzaileek jakinarazi dute bertara eraman beharreko materiala zehaztuko dutela aurrerago. Familia bakoitzari adieraziko diote pare bat aste lehenago.
Gabonetan eskean atera ziren ume eta gaztetxoek irteera izango dute martxo bukaeran. Hain zuzen, martxoaren 29tik 30era Lasturrera joango dira gaua pasatzera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 50 bat ume eta gaztetxo apuntatu dira.
Espeleologia, tailerrak…