EUSKARALDIA: Eman izena ostirala baino lehen!
Euskaraldiaren bigarren edizioa izango da azaroaren 20tik abenduaren 4ra eta izena emateko epea zabalik dago. Igeldon, bi puntutan eman daiteke: Itsas Aurre kultur etxean eta IKOn. Izena emateko epea ostiralean bukatuko da (azaroak 13). Herritarrak animatzeko bideo bat prestatu dute. Hemen dago ikusgai. https://youtu.be/IDHl33q116Q Online ere eman daiteke: https://izenematea.euskaraldia.eus/