Festei begira jarrita, proposamenak egiteko garaia da
Urruti dagoela badirudi ere, herritar batzuek -edo askok- San Pedro jaiak buruan dituzte jada. Horren erakusle da, besteak beste, Ttonttorro Jai Batzordeak lanean daramatzan hilabeteak.
Jakina den moduan, Igeldoko Jai Batzordeak lan egiteko modu berezia du; herritar bakoitzak haren nahien eta irriken arabera parte har dezake, nahi duen eremuan lan eginez. Lan egiteko modu hori azken urteetan positiboki baloratua izan dela azaldu dute Jai Batzordeko kideek eta aurten ere funtzionatzeko eta antolatzeko modu horri eustea erabaki dute. Hori horrela, hiru azpi-taldetan egiten dutela lan argitu dute, lan karga banatzeko asmoz: diru zaintzako eta kudeaketako taldea; administrazio taldea eta koordinazio taldea (ekintzak antolatu, egutegia zehaztu…). Horiek guztiz irekiak direla gogorarazi dute.
Bilerara azaldu edo emaila idatzi
Talde horiek funtzionamenduan daudela adierazi dute eta horrez gain, igeldotarren nahiak, proposamenak eta ideiak batzordeari adierazteko bi aukera daudela jakinarazi dute: «batetik, martxoaren 5ean 19:30etan egingo den bilerara etortzearen gonbita luzatzen dizuegu, jaiak irudikatzen joateko, proposamenak jasotzeko… Eta bestetik, kontuan hartuta denok ezin izango duzuela bileretara etorri, denen ahotsak entzuteko Jai Batzordeko emailera idatzi dezakezue (ttonttorro@gmail.com). Bertan proposamenak luzatu ditzakezue edota aurreko urteetan egin diren eta errepikatzea nahiko zenituzketen ekintzak azpimarratu».
Eskatzea libre den moduan, beraien esku dagoena egingo dutela azpimarratu dute.
«Esan gabe doa batzordearen bilerak guztiz irekiak direla: haur, gazte zein heldu! Eragin buruari eta ea denon artean San Pedro eder eta parte-hartzaileez gozatzen dugun!» egin dute dei.