Gazteekin lanketa, kultur etxeko espazioa erabiltzeko
Gazteek, asteburuetan, kultur etxeko espazioa erabiltzeko aukera izatea da asmoa. Prozesu bat jarri da martxan Hezten aisialdi taldearen bidez.
Herriko gazteek espazio baten beharra adierazi izan dute azken urteetan. Eliza atzeko lokalaren bidea etenda geratu da, elizak hala erabakita, eta gaia zintzilik geratu da. Egoeraren aurrean, Herri Kontseiluak aukera eman nahi die gazteei kultur etxea erabiltzeko, asteburuei begira. Asmoa da 12 urtetik gorako gazte guztiek izatea aukera eta prozesu bat martxan jarri da erabileraren inguruko baldintzak eta oinarriak zehazteko. Prozesu hori Hezten aisialdi taldeak eramango du aurrera.
5 saio denera
Partehartze prozesurako, 5 saio planteatzen ditu Heztenek. Lehenengo bi saioak gazteekin bakarrik egingo dituzte. Saio horietan, gazteen beharrak eta nahiak aztertzeaz gain, gazteei prozesua aurkeztuko zaie, eta bertan parte hartzeko baldintzak ezarriko dira.
Hirugarren saioa herritarrei irekia izango da, baina batez ere, gazteeekin espazioa elkarbanatuko duten herritarrak egoteko lanketa egingo da. Herritarren kezkak, beharrak eta nahiak aztertzea izango da helburua, baita espazio konpartitu bat izateak suposatzen duena aztertzea ere.
Laugarren saioa gazteekin egingo da. Saio honetan aurreko hirutan jasotakoarekin proposamenari forma ematen hasiko dira.
Bosgarren saioa denek elkarrekin egingo dute. Proiektuari forma eman eta konpromisoak hartzeko saioa izango da. Bertan argituko da urtarriletik aurrera gazteek erabiliko duten espazioaren inguruan erabakitakoa.