Gorputza ezagutzen ari dira Eskolan
Gabonetatik bueltan, bigarren hiruhilekoan sartu dira Eskolan eta gorputza ezagutzen ari direla azaldu dute. Batez ere LHn, eta HHn txikiak zireneko garaiak gogoratzen eta lantzen ari dira.
Bestalde, otsailaren 14an Tabakalerara joan ziren 2. ea 3. ziklokoak.
Egun seinalatuak ospatzen
Ohi bezala, egun seinalatuak eta ospakizunak ere izan dituzte oraingoan. Urtarrilaren 17an, esaterako, Danborrada egin zuten San Sebastian egunari begira.
Bestalde, otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, herriko jubilatuen bisita jaso zuten. Kantu jirako kideak eskolara gerturatu ziren kopla kantari. 3. zikloko ikasleek ere, esker moduan, koplak eskaini zizkieten bueltan. «Mila esker bisitagatik eta ea hurrengo urtean zuekin ateratzeko aukera dugun!», azaldu dute.
Orain, Inauteriak ospatzea tokatzen zaie. Otsailaren 28an izango da eta "Joko olinpikoak" jarri dute mozorrotzeko gaitzat.
Gabonetatik bueltan, bigarren hiruhilekoan sartu dira Eskolan eta gorputza ezagutzen ari direla azaldu dute. Batez ere LHn, eta HHn txikiak zireneko garaiak gogoratzen eta lantzen ari dira.
Bestalde, otsailaren 14an Tabakalerara joan ziren 2. ea 3. ziklokoak.
Egun seinalatuak ospatzen
Ohi bezala, egun seinalatuak eta ospakizunak ere izan dituzte oraingoan. Urtarrilaren 17an, esaterako, Danborrada egin zuten San Sebastian egunari begira.
Bestalde, otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, herriko jubilatuen bisita jaso zuten. Kantu jirako kideak eskolara gerturatu ziren kopla kantari. 3. zikloko ikasleek ere, esker moduan, koplak eskaini zizkieten bueltan. «Mila esker bisitagatik eta ea hurrengo urtean zuekin ateratzeko aukera dugun!», azaldu dute.
Orain, Inauteriak ospatzea tokatzen zaie. Otsailaren 28an izango da eta “Joko olinpikoak” jarri dute mozorrotzeko gaitzat.