'Gurea erabil dezakezu'
Pantailek, eta bereziki, mugikorren erabilera goiztiar eta desegokiaren inguruko kezkak sortutako guraso mugimendua da Altxa Burua. Euskal Herriko, herri, auzo, eskola naiz hirietan indar haundia hartu du talde honek. Haur zein helduen artean pantailen erabilera “kontziente, egoki eta osasuntsu” bat sustatzeko helburua du.
Gipuzkoako herri askotan garatzen ari den prokektua da “Gurea erabil dezakezu” kanpaina. Komertzio desberdinetan lelo hori duten pegatinak jarri dira, esan bezala, Gipuzkoako beste hainbat txokotan abiaturikoari jarraipena emanez.
Ideia da, familiei, umeei eta nerabeei esatea, arazoren bat izenez gero eta telefonoaren beharra badute, pegatina daramaten establezimenduetako telefonoa erabili dezaketela. Ekimen honekin zabaldu nahi dena da, ez dela derrigorrezkoa umeei mugikorra erostea behar horri erantzuteko. Gainera, horrela, zaintza komunitarioa ere indartu egiten da.
Gure kasuan, Donostiako udalak, Altxa Buruarekin bat eginez, “gurea erabil dezakezu” pegatinen kanpainarekin bat egin du eta beraz, Donostiako auzoetan eta Igeldon pegatina hauek jarriko dira, komertzioko jabearekin aurrez adostuta.
Igeldo Altxa Buruak, Donostiako kanpainarekin bat egitea erabaki du, Igeldoko gazteek, bertan ikasteaz gain, beren egunerokotasuneko ekintza asko bertan egiten dituztelako. Hori horrela, Igeldon, lau komertziotan jarri dira pegatinak: IKOn, Txapelan, Kultur Etxean eta kanpinean.
Beraz, orain gure lana, gure haur eta gazteei hori helaraztea da eta normaltasun batetan erabiltzeko esatea.
IGELDO ALTXA BURUA