Hastear dira espaloia egiteko lanak
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, lizitatu dituzte dagoeneko espaloia egiteko lanak eta berehala hastekotan dira. Behin hasita, 6 hilabeteko epea izango dute lanak bukatzeko. Aurrekoan adierazi bezala, aurrekontua 1.586.050,21 eurokoa izango da.
Hilerritik Iturrietako geltokira
Espaloiak kaxkoa eta kanpin ingurua lotuko ditu. Zehazki, hilerritik Iturrietako autobus geltokiraino egingo da. Espaloia eskuin aldetik hasiko da, gero Meteorologikoan beste aldera pasako da eta Iturritxo landetxearen aurrean, berriz eskuin aldera. Handik geltokiraino joateko egokituko da ingurua, Agiti bidea zeharkatzeko zebrabidea jarriz, besteak beste.