Herri Kontseiluak antolatutako jendarteko ekintzak, bertan behera
Koronabirusa dela eta, neurriak hartzea erabaki du Herri Kontseiluak. Bihartik aurrera (martxoak 13) aldi baterako bertan behera geratuko dira Mus Txapelketa, Pala Txapelketa eta Ieltxoko ikastaroak. COVID-19 Koronabirusa Euskal Herri osoan izaten ari den zabalpenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, Herri Kontseiluak erabaki du jendarteko ekitaldi guztiak bertan behera geratzea aldi baterako. Hau da: Mus Txapelketa, Pala Txapelketa eta Ieltxoko ikastaroak. Neurri honek Itsas Aurre kultur etxeari ere eragingo dio. Herritarren arretarako bulegoa irekita egongo da, baina jende pilaketak eragiten dituen heinean, Ludoteka eta gainerako espazioak itxita egongo dira. Etenaldi honen iraupena mugagabea dela azaldu du Herri Kontseiluak eta ohiko bitartekoetatik jakinaraziko zaiela herritarrei neurri hauek bertan behera noiz geratuko diren.
Koronabirusa dela eta, neurriak hartzea erabaki du Herri Kontseiluak. Bihartik aurrera (martxoak 13) aldi baterako bertan behera geratuko dira Mus Txapelketa, Pala Txapelketa eta Ieltxoko ikastaroak.
COVID-19 Koronabirusa Euskal Herri osoan izaten ari den zabalpenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, Herri Kontseiluak erabaki du jendarteko ekitaldi guztiak bertan behera geratzea aldi baterako. Hau da: Mus Txapelketa, Pala Txapelketa eta Ieltxoko ikastaroak.
Neurri honek Itsas Aurre kultur etxeari ere eragingo dio. Herritarren arretarako bulegoa irekita egongo da, baina jende pilaketak eragiten dituen heinean, Ludoteka eta gainerako espazioak itxita egongo dira.
Etenaldi honen iraupena mugagabea dela azaldu du Herri Kontseiluak eta ohiko bitartekoetatik jakinaraziko zaiela herritarrei neurri hauek bertan behera noiz geratuko diren.