HERRI PLANA - PARTE HARTZE PROZESUA: Nolako Igeldo nahi eta behar dugu?
Igeldoko Toki Entitate Txikia martxan jartzen denean, Igeldoko egoera hobetzeko erabakiak hartu beharko ditu. Zerbitzuak nola hobetu eta zer indartu, inbertsioak non egin... Erabaki horiek behar bezala hartzeko eta lehentasunak markatzeko, garrantzitsua ikusi da aurretik parte hartze prozesu bat egitea eta Herri Plan bat zehaztea denon artean.
Etxebizitzak, taberna bat, eskolako kantxa estaltzea, plazako koxkak kentzea, gimnasio bat... Bakoitzari ideia asko eta desberdinak bururatzen zaizkigu Igeldon zer behar dugun galdetzerakoan. Igeldoko Tokiko Entitate Txikia martxan jartzen denean, hainbat urtetan herritarrek eskatutakoari erantzun eta inbertsioak zentzu horretan egitea izango du helburua. Baina nondik eta nola hasi behar horiei erantzuten? Zein lehenetsi? Eta zeintzuk dira benetan behar beharrezkoak?
Horren aurrean, Igeldoko TETaren bueltan lanean dabiltzan batzordeetako kideek argi ikusi dute lehenengo pausoa Herri Plana osatzea dela. Herri Plan hori ahalik eta azkarren osatzea komeni da Igeldoko Udalak datozen urteetan egin behar dituen inbertsioak ondo bideratuak izateko. Hori horrela, parte hartze prozesu bat eramango da aurrera; izan ere, herritar eta eragileekin batera osatuko da Igeldoko Herri Plana.
Herri Plana osatzeko asmoa dagoen arren, batzordeetako kideek azaldu dute, batez ere kaxkoan zentratu nahi dutela, hasteko, hobetu beharreko hainbat kontu daudelako bertan eta herritar guztien elkargune delako.
Enpresa baten laguntzarekin
Batzordeetako kideek adierazi dutenez, parte hartze prozesua behar bezala egiteko, enpresa baten zerbitzuak kontratatzea izango litzateke asmoa. Behin Igeldoko TETa martxan jartzen denean, hori izango da lotu beharrekoa.
Talde motorra osatzen
Parte hartze prozesua lehenbailehen martxan jartzeko, lanak aurreratu nahian dabiltza batzordeetako kideak. Asmo horrekin, talde motorra izango dena osatzen ari dira orain. Otsailaren 17an bilera egin zuten hainbat herritarrekin batera eta aste hauetan zehar talde hori osatzea izango dute helburua. Talde honen zeregina izango da kontratatzen den enpresari laguntza ematea, ahalik eta ondoen egiteko prozesua; hau da, ahalik eta herritar gehienen iritzi eta ekarpenak biltzeko. Herritarren batek talde motorrean sartzeko interesa badu, harremanetan jarri besterik ez du: 606311734.
Beharrak pentsatzeko garaia
Parte hartze prozesu hauetan ohikoa den bezala, modu desberdinak erabiliko dira herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko: bilera irekiak, sektorekako bilerak, elkarrizketak, galdetegiak, deribak edo herriko bisitak... Modu batera edo bestera herritarrok parte hartzeko momentua izango da eta batzordeetatik azaldu dutenez interesgarria litzateke etxeko lanak egiten joatea. Zer falta du Igeldok? Nola hobetu dezakegu?
Aurrez esan bezala, batez ere kaxkoak hartuko du zentralitatea, beraz, egokiena litzateke ekarpenak bertara zuzenduak izatea.
Eskumenen baitan
Parte hartze prozesuan zehar bildutako beharrak aztertu egingo dira ondoren eta lehentasunak jarriko ditu Igeldoko Udalak. Horrez gain, kontuan hartzeko muga batzuk ere izango dituela gaineratu dute batzordeetako kideek: «Igeldoko Udalak dituen eskumenekin lotuta egongo dira inbertsioak. Baliteke behar garrantzitsu bat adieraztea herritarren batek, baina gero ezin aurrera eraman geratzea ez delako Igeldoko Udalaren eskumena».
AIPATU IZAN DIREN BEHARRAK
- Etxebizitzak bertakoentzat
- Plaza irisgarri jartzea eta komunak egokitzea
- Plaza peatonalizatzea
- Herriko ostatua
- Materiala gordetzeko eta etorkizuneko brigadarentzako biltegia
- Eguneko zentroa
- Kontsultorio bat
- Herriko eragile eta taldeentzako espazio gehiago izatea
- Kultur ekintzetarako azpiegitura egokiak izatea
- Eskolako kantxa estaltzea
- Ume eta gazteen aisialdirako ekipamenduak: rokodromoa, pump track, ur-parkea, pin-pon mahaiak...
- Gimnasio bat
- Abiadura moteltzeko neurriak hartzea
- Benta Alegreko kruzeari konponbidea
Igeldoko Toki Entitate Txikia martxan jartzen denean, Igeldoko egoera hobetzeko erabakiak hartu beharko ditu. Zerbitzuak nola hobetu eta zer indartu, inbertsioak non egin… Erabaki horiek behar bezala hartzeko eta lehentasunak markatzeko, garrantzitsua ikusi da aurretik parte hartze prozesu bat egitea eta Herri Plan bat zehaztea denon artean.
Etxebizitzak, taberna bat, eskolako kantxa estaltzea, plazako koxkak kentzea, gimnasio bat… Bakoitzari ideia asko eta desberdinak bururatzen zaizkigu Igeldon zer behar dugun galdetzerakoan. Igeldoko Tokiko Entitate Txikia martxan jartzen denean, hainbat urtetan herritarrek eskatutakoari erantzun eta inbertsioak zentzu horretan egitea izango du helburua. Baina nondik eta nola hasi behar horiei erantzuten? Zein lehenetsi? Eta zeintzuk dira benetan behar beharrezkoak?
Horren aurrean, Igeldoko TETaren bueltan lanean dabiltzan batzordeetako kideek argi ikusi dute lehenengo pausoa Herri Plana osatzea dela. Herri Plan hori ahalik eta azkarren osatzea komeni da Igeldoko Udalak datozen urteetan egin behar dituen inbertsioak ondo bideratuak izateko. Hori horrela, parte hartze prozesu bat eramango da aurrera; izan ere, herritar eta eragileekin batera osatuko da Igeldoko Herri Plana.
Herri Plana osatzeko asmoa dagoen arren, batzordeetako kideek azaldu dute, batez ere kaxkoan zentratu nahi dutela, hasteko, hobetu beharreko hainbat kontu daudelako bertan eta herritar guztien elkargune delako.
Enpresa baten laguntzarekin
Batzordeetako kideek adierazi dutenez, parte hartze prozesua behar bezala egiteko, enpresa baten zerbitzuak kontratatzea izango litzateke asmoa. Behin Igeldoko TETa martxan jartzen denean, hori izango da lotu beharrekoa.
Talde motorra osatzen
Parte hartze prozesua lehenbailehen martxan jartzeko, lanak aurreratu nahian dabiltza batzordeetako kideak. Asmo horrekin, talde motorra izango dena osatzen ari dira orain. Otsailaren 17an bilera egin zuten hainbat herritarrekin batera eta aste hauetan zehar talde hori osatzea izango dute helburua. Talde honen zeregina izango da kontratatzen den enpresari laguntza ematea, ahalik eta ondoen egiteko prozesua; hau da, ahalik eta herritar gehienen iritzi eta ekarpenak biltzeko. Herritarren batek talde motorrean sartzeko interesa badu, harremanetan jarri besterik ez du: 606311734.
Beharrak pentsatzeko garaia
Parte hartze prozesu hauetan ohikoa den bezala, modu desberdinak erabiliko dira herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko: bilera irekiak, sektorekako bilerak, elkarrizketak, galdetegiak, deribak edo herriko bisitak… Modu batera edo bestera herritarrok parte hartzeko momentua izango da eta batzordeetatik azaldu dutenez interesgarria litzateke etxeko lanak egiten joatea. Zer falta du Igeldok? Nola hobetu dezakegu?
Aurrez esan bezala, batez ere kaxkoak hartuko du zentralitatea, beraz, egokiena litzateke ekarpenak bertara zuzenduak izatea.
Eskumenen baitan
Parte hartze prozesuan zehar bildutako beharrak aztertu egingo dira ondoren eta lehentasunak jarriko ditu Igeldoko Udalak. Horrez gain, kontuan hartzeko muga batzuk ere izango dituela gaineratu dute batzordeetako kideek: «Igeldoko Udalak dituen eskumenekin lotuta egongo dira inbertsioak. Baliteke behar garrantzitsu bat adieraztea herritarren batek, baina gero ezin aurrera eraman geratzea ez delako Igeldoko Udalaren eskumena».
AIPATU IZAN DIREN BEHARRAK
– Etxebizitzak bertakoentzat
– Plaza irisgarri jartzea eta komunak egokitzea
– Plaza peatonalizatzea
– Herriko ostatua
– Materiala gordetzeko eta etorkizuneko brigadarentzako biltegia
– Eguneko zentroa
– Kontsultorio bat
– Herriko eragile eta taldeentzako espazio gehiago izatea
– Kultur ekintzetarako azpiegitura egokiak izatea
– Eskolako kantxa estaltzea
– Ume eta gazteen aisialdirako ekipamenduak: rokodromoa, pump track, ur-parkea, pin-pon mahaiak…
– Gimnasio bat
– Abiadura moteltzeko neurriak hartzea
– Benta Alegreko kruzeari konponbidea