Igeldoko liburua interneten ere eskura egongo da laster
Igeldoko historia eta istorioak liburua 2023an argitaratu zen. Sekulako harrera izan zuen eta ale guztiak saldu eta banatu ziren. Lehenengo helburu hori lortuta, beste helburu bat ere jarri zuten ondorenean liburuaren bultzatzaileek. Bertako edukia interneten denen eskura egotea zen hurrengo pausoa.
Asmo horrekin, euskal Wikipedia elkarteko kide den Xabier Cañasekin harremanetan jarri ziren eta zer egin zezaketen galdetu zien. Hark bideratuta, Wikibook bat osatzen ari direla jakinarazi diote Orri Informatiboari; hau da, Wikiliburu bat. Liburua Wikipediako eduki bezala ezin zuten sartu, entziklopedia bat delako, baina Wikiliburu moduan bai.
Liburuko edukia igotzeaz gain, kanpoan geratutako eduki gehiago eta argazkiak igotzeko aukera ere izango dute.
Oraindik ez dute bukatu, baina emaitzak ikusi daitezke dagoeneko. Bilatzailean baserriren baten izena jarriz gero, liburuko informazioa bertan azaltzen da. Edo Wikibooks Igeldo jarrita, egin duten lan guztia ikusi daiteke.
Baserriak bukatzen
Azaldu dutenez, Aste Santurako baserri guztien informazioa igotzeko asmoa zuten, baina hainbat zailtasun izan dituzte eta atzeratu egin dira. Behin baserri guztiak igota, liburuaren bigarren zatiarekin hasiko dira.
Bigarren fasean, artikuluak
Bi fasetan banatu dute lana. Orain, liburuko informazio guztiarekin, Wikiliburua osatuko dute eta ondoren, bigarren fase batean, Wikiliburuko testuak baliatuta, artikuluak sortuko dituzte Wikipedian Igeldori buruzko artikuluak zabaltzeko edo dauden batzuk hobetzeko.
8 lagun lanean
Jabier Iraola liburuaren egileaz gain, 7 lagun ari dira lanean: Alex Aisa, Josune Sorondo, Iraitz Santa Kruz, Nagore Iribar, Arantxa Txintxurreta, Aitor Etxeberria, Aratz Urruzmendi eta Xabier Cañas Wikipediakoa.