Junta berrituta ekingo diote martxoari Jubilatuek
Orri Informatibo hau bukatzean, herriko Jubilatuek oraindik egin gabe zuten urteko batzar orokorra. Azaldutakoaren arabera, otsailaren 23an egitekoak ziren batzarra eta bertan junta berritzeko hautagaien zerrenda aurkeztu behar zuten batzarrak baieztatzeko. Beraz, junta berrituta ekingo diote martxoari.
Horrez gain, 2024ko balantze ekonomikoaren berri eman eta egindako aktibitateen balorazioa egiteko asmotan ziren batzarrean. 2025 urterako proposatzen dituzten ekintzen egutegia ere aurkeztu behar zuten. Azkenik, Dindin elkartean hamaiketako batekin bukatzekotan ziren.
SANTA AGEDA BEZPERAKO KOPLAK KANTARI
Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, Dindin Elkartean bazkaldu ondoren, herria girotu zuten jubilatuek akordeoi, kitarra eta abestiekin. Makilekin lurrari kolpeka aritu ziren bere neguko lozorrotik esna zedin. Herriko eskolatik abiatu ziren eta irakasle eta umeekin koplak abestu zituzten. Ondoren, goiko etxeetatik barrena Iturrietaraino joan ziren koplak kantatuz. IKO dendan ere abestu zuten, azkenik herriko plazan bukatzeko. 25 pertsonak hartu zuten parte ekimen honetan eta oso ondo pasa zutela azaldu dute.