Larunbatean hainbat ekintza izango dira Inauteriak ospatzeko
Martxoaren 1ean, larunbatean, Inauteriak ospatuko dira Igeldon. Horretarako, hainbat ekintza antolatu dira. Arratsaldean zehar izango dira ekintzak, 17:00etan hasita, plazan.
Lehenengo, maskarak egiteko aukera egongo da eta aldi berean, jolasak ere egongo dira: ping pong, dardoak eta toka, hain zuzen. Etxean ping pong-erako sarea edo palak edukiz gero, ekartzeko eskaera luzatu dute.
Antolatzaileek azaldu dute, bi kasu hauetan, 6 urtetik beherako umeek heldu baten laguntza beharko dutela.
Ondoren, 18:00etan, desfilea egingo da. Taldean edo banaka parte hartzeko aukera izango da nahi den musika eskatuz.
Ondoren, luntxa eskainiko da ume eta helduentzako Itsas Aurreko aterpean. Eta 19:00etatik aurrera, karaokea eta dantza egiteko aukera egongo da Goazenekin, Itsas Aurre barruan. 19:00-21:00 bitartean, barra irekita egongo da.