Ordazkariak izendatu eta batzarra egitea falta da TET martxan jartzeko
Abenduaren 20an sortu zen Igeldoko Toki Entitate Txikia. Dena dela, funtzionatzen hasteko, hainbat pauso ematea falta da oraindik. Ordezkariak izendatu behar dituzte alderdi politikoek (EH Bilduk 4 eta EAJ/PNVk 1) eta ondoren lehenengo auzo batzarra egingo da. Izendapenak jasotzean, Foru Aldundiak jarriko du lehenengo batzar hori egiteko eguna. Orri Informatibo hau idazterakoan, oraindik ez zegoen data zehaztuta. Berri gehiago izatean, ohiko bideetatik jakinaraziko da.
Aurrekontua, langileak...
Azken pausoak noiz emango zain daude TETeko kideak. Horren ondotik etorriko da Igeldoko Udalak aurrekontua jasotzea eta pendiente dauden inbertsioak, diru laguntzak... aurrera eramatea. Egun, Donostiako Udalak ematen dituen hainbat zerbitzu ere bere gain hartuko ditu TETak. Gogoratu behar da Igeldoko Udalak ia 1.500.000 euroko aurrekontua izango duela 2025 urterako. Inbertsioetarako 357.700€ izango dira.
Bestalde, langileak lotzen ere hasi beharko du Igeldoko Udalak. Hasiera batean, lau langile aurreikusten dira: Administrazio Orokorreko Teknikaria (%100), Arkitekto Teknikoa (%100), administraria (%70) eta Teknikari soziokulturala (%50).
Herri Kontseiluaren ordez, Batzordeak lanean
Prozesu guztian zehar, Herri Batzarretan behin eta berriz landu izan da Herri Kontseiluarekin zer gertatuko den. Desagertzea ez da egokia ikusten momentuz, hainbat zeregin badituelako oraindik, baina argi ikusten da bere indarra gutxituz doala eta joango dela hemendik aurrera. Erreferente izateari utziko dio TETaren sorrerarekin. Hala ere, prozesu honetan zehar askotan aipatu den bezala, talde zabal bat egongo da TETaren inguruan lanean eta herritarrez osatutako batzordeak izango dira motorra. Batzorde horiek lanean ari dira gainera eta martxa onean dabiltza bakoitza bere gaietan.
Mantenu eta zerbitzuetako Batzordea eta Batzorde Soziokulturala
Hain zuzen, bi batzorde daude: Mantenu eta Zerbitzuetako Batzordea, eta Batzorde Soziokulturala.
Batzorde Soziokulturaleko kideak astelehenetan biltzen dira (2-3 astero) eta Zerbitzuetako Batzordeko kideak ostegunetan (2 astero). Batzordeak irekiak dira eta norbaitek interesa izango balu, harremanetan jarri besterik ez du: 606311734.
Abenduaren 20an sortu zen Igeldoko Toki Entitate Txikia. Dena dela, funtzionatzen hasteko, hainbat pauso ematea falta da oraindik. Ordezkariak izendatu behar dituzte alderdi politikoek (EH Bilduk 4 eta EAJ/PNVk 1) eta ondoren lehenengo auzo batzarra egingo da. Izendapenak jasotzean, Foru Aldundiak jarriko du lehenengo batzar hori egiteko eguna. Orri Informatibo hau idazterakoan, oraindik ez zegoen data zehaztuta. Berri gehiago izatean, ohiko bideetatik jakinaraziko da.
Aurrekontua, langileak…
Azken pausoak noiz emango zain daude TETeko kideak. Horren ondotik etorriko da Igeldoko Udalak aurrekontua jasotzea eta pendiente dauden inbertsioak, diru laguntzak… aurrera eramatea. Egun, Donostiako Udalak ematen dituen hainbat zerbitzu ere bere gain hartuko ditu TETak. Gogoratu behar da Igeldoko Udalak ia 1.500.000 euroko aurrekontua izango duela 2025 urterako. Inbertsioetarako 357.700€ izango dira.