Teknologiak euskaraz ikasi dezan, eman zure ahotsa!
Abenduaren 3an Euskararen Eguna izan zen eta egunaren bueltan hainbat ekintza antolatu ziren herrian. Horien artean, Gaitu proiektuari buruzko azalpenak eman zituzten antolatzaileek Itsas Aurren.
Gaitu proiektuaren helburua da adimen artifizialak edo teknologiak euskaraz egitea. Makinek euskara ulertu eta hitz egin dezaten, lehenengo irakatsi egin behar zaie. Horretarako, milaka ahots eta milaka grabazio behar dira euskaraz. Gaituren weborrian sartuz, grabazio horiek egiteko aukera dute herritarrek. Pauso horiek nola eman azaldu zuten, besteak beste. «Oso erraza da eta nahi duenak grabazio horiek egin ditzake mugikorrarekin. Sartu eta probatu: gaitu.eus».
Beste ekintzen artean, Simpsondarrak pelikula ikusteko aukera izan zuten umeek eta sukaldaritza tailerra ere egin zuten. Krepe eta fruta-brotxeta mundialak prestatu zituzten!
Igandean, Euskararen Egunean, Luze edo Motz bakarrizketaz gozatu zuten Itsas Aurrera bertaratutakoek. Gogotik egin zuten barre Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren ateraldiekin. Ondoren, kantu-jira egin zen jubilatuen eskutik.