UDAZKEN FESTA: 'Mikra' ikuskizunak sekulako arrakasta
Urriaren 26 eta 27an Udazken Festa ospatu zen. Aurten, berritasun moduan, Mikra akrobazia ikuskizuna ekarri zen Lugaritzen laguntzari esker, eta sekulako arrakasta izan zuen. Bertako eta kanpoko ia 200 lagun elkartu ziren frontoian. Eta benetan merezi izan zuela adierazi zuten ikuskizunaz gozatzera gerturatu zirenek.
Larunbat iluntzean izan zen hori, eta igandean, ohiko egitarauari jarraitu zitzaion. Goizean azoka izan zen eta oso giro polita egon zen beste behin. Denetariko postuak izan ziren bertan: barazkiak, txerrikia, esnekiak, gozoa, zukuak, mermeladak, loreak, belarrak, poltsak, bitxiak eta apaingarriak, eskuz egindako larruzko oinetakoak...
Azoka girotzeko, kantujiran ere ibili ziren jubilatuen eskutik. Ondoren, bazkaria egin zen herriko jubilatuak omenduz. Omenaldi berezia ere jaso zuten aurten 85 urte betetakoek. Hain zuzen, hiru izan dira: Ramoni Arrillaga, Ruperto Ortega eta Alfonso Zayaz. Denera 149 heldu eta 8 ume elkartu ziren bazkarian. Jubilatuak 111 izan ziren.
Bukatzeko, talo goxo-goxoak egin zituzten urteko usadioari hutsik egin gabe!
Urriaren 26 eta 27an Udazken Festa ospatu zen. Aurten, berritasun moduan, Mikra akrobazia ikuskizuna ekarri zen Lugaritzen laguntzari esker, eta sekulako arrakasta izan zuen. Bertako eta kanpoko ia 200 lagun elkartu ziren frontoian. Eta benetan merezi izan zuela adierazi zuten ikuskizunaz gozatzera gerturatu zirenek.
Larunbat iluntzean izan zen hori, eta igandean, ohiko egitarauari jarraitu zitzaion. Goizean azoka izan zen eta oso giro polita egon zen beste behin. Denetariko postuak izan ziren bertan: barazkiak, txerrikia, esnekiak, gozoa, zukuak, mermeladak, loreak, belarrak, poltsak, bitxiak eta apaingarriak, eskuz egindako larruzko oinetakoak…