Urteko batzarra egingo du Din-dinek
Martxoaren 16an urteko batzar orokorra egingo du Din-din elkarteak. Beste gaien artean, Juntako kideen aldaketa egitea tokatuko zaie. Ohi bezala, bi urtez lanean aritu diren hiru kide aterako dira eta horien ordez, beste hiru kide berri sartuko dira. Iaz sartutako kideek bertan jarraituko dute. Pello Galarraga, Ibai Beñaran eta Iker Bazterrika aterako dira. Ander Zubeldia, Iñaki Berzosa eta Beñat Perez mantenduko dira. Hiru kide berriak ez dituzte jakinarazi momentuz.