Zarauzko Kalapie-ren urriko bilera
Kalapie, hiri txirrindularien elkartea, Zarauzko talde bat sortu zuen ekainean. Zarautzen, bizikleta garraiobide gisa erabilpenaren alde aritzea, bizikletaren sustapena eta haren erabiltzaileen interesak eta segurtasuna defendatzea dira Kalapie elkartearen helburuak. Helburu horien alde zarauztar talde bat sortu da eta hilabetero biltzen da Haize Orratz Gaztelekuan. Datorren asteazkenean, 16 egunean, 18.00tan urriko bilera izango da. Bilerak... Gehiago irakurri
Kalapie, hiri txirrindularien elkartea, Zarauzko talde bat sortu zuen ekainean. Zarautzen, bizikleta garraiobide gisa erabilpenaren alde aritzea, bizikletaren sustapena eta haren erabiltzaileen interesak eta segurtasuna defendatzea dira Kalapie elkartearen helburuak.
Helburu horien alde zarauztar talde bat sortu da eta hilabetero biltzen da Haize Orratz Gaztelekuan. Datorren asteazkenean, 16 egunean, 18.00tan urriko bilera izango da. Bilerak irekiak dira eta hurrengo honetan landuko da Zarauzko bizikletaren egoerari buruzko azterketa baita zenbait erakunde publikoei eskaerak bizikletaren erabilera errazteko.
Besteak beste, beharrezkoa ikusten dugu bidegorrien sarea, bizikletentzako aparkalekuak, sarbidea eta garraio publikoarekiko intermodalitatea hobetzea, lapurreten aurreko segurtasuna, eta orokorrean kotxeei hirian espazioa kentzea eta mugikortasun jasangarria eta aktiboaren alde apustu egitea.