[AGENDA] Udaberriko bitxikeriak familian deskubritzen
Cristina Enea parkeko zuhaitz eta landareak urtean zehar aldatuz doaz, eta urtaro bakoitzak badu bere berezitasuna eta bere xarma. Udaberrian esnatuz doa natura neguko lozorroa atzean utzita. Zuhaitzek hosto xamur eta berde distiratsu estreinatzen dituzte, tenperatura epelaz eta eguzki izpi goxoez gozatzeko prest. Parkea energiaz gainezka azaltzen zaigun garai honetan, txorien kortejuzko kantuek eta koloretako loretxoek parkea bizibizi dagoela iragartzen digute. Parketik paseoa eman ondoren, naturak udaberrian eskainitako “oparitxoak “ erabiliz eskulan eder bat sortuko dugu. Familiei zuzendutako jarduera.# Lotura
Cristina Enea parkeko zuhaitz eta landareak urtean zehar aldatuz doaz, eta urtaro bakoitzak badu bere berezitasuna eta bere xarma. Udaberrian esnatuz doa natura neguko lozorroa atzean utzita. Zuhaitzek hosto xamur eta berde distiratsu estreinatzen dituzte, tenperatura epelaz eta eguzki izpi goxoez gozatzeko prest. Parkea energiaz gainezka azaltzen zaigun garai honetan, txorien kortejuzko kantuek eta koloretako loretxoek parkea bizibizi dagoela iragartzen digute. Parketik paseoa eman ondoren, naturak udaberrian eskainitako “oparitxoak “ erabiliz eskulan eder bat sortuko dugu. Familiei zuzendutako jarduera.