[BERRIAK] Aurkeztu da Cristina Enea Fundazioaren 2025eko Neguko Agenda
Bihar, larunbata, 10:21etan neguko solstizioa izango da ipar hemisferioan, edo bestela esanda, neguan murgilduko gara. Urteko urtarorik ilun eta hotzenari aurre egiteko, Cristina Enea Fundazioak datozen 3 hilabeteetako jardueren agenda aurkeztu du gaur.
Neguko egitaraua Gabonak Zuretzat ekimeneko jarduerekin hasiko da, abenduaren 23tik urtarrilaren 4ra Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean eta Ulia Interpretazio Zentroaren artean egingo diren tailerrekin, alegia, hemen informatu genuen bezala.
Erakusketen atalean, eta orain dela gutxi Vanessa Barragãoren SUBMERSO IMERSO erakusketa itxi ondoren, 2015etik bisitari gehien izan dituen laugarrena, neguak Cristina Eneara SINKRONIA ekarriko du, Gotzon Huegun artista gipuzkoarraren piezez osatua, zeinak gizakiaren eta naturaren arteko harremana berriz aztertzera gonbidatzen gaituen, gure ingurune naturalarekin oreka bat berrezartzeko eraldaketa sakon baten premia nabarmenduz.
Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna aitzakia ezin hobea izango da zientziarekin lotutako 12 figura ezagutzeko. Otsailaren 11tik apirilak 27ra arte ikusgai egongo den erakusketak, Elhuyarrekin batera ekoitzita, euskal gizartea eta, bereziki, haur eta gazteak, zientziaren eta teknologiaren munduko emakume erreferente errealak (gaur egungoak eta iraganekoak, jakintza-arlo desberdinetakoak, arrazializatuak, emakume gazte hasiberriak eta bide profesional luze eta oparoak...) hurbiltzea du helburu.
Erakusketez gain, neguko agendak haziekin lotutako jarduerak izango ditu (hazitegia ekoizteari eta zaintzeari edo haziak ugaltzeari buruzko tailerrak), baso-bainuak, Gotzon Huegun artistaren lana azaltzen duten proiekzioak, ipuin kontalariak, etab.
Kontsultatu programazio osoa albiste honi erantsitako dokumentuan.# Lotura
Bihar, larunbata, 10:21etan neguko solstizioa izango da ipar hemisferioan, edo bestela esanda, neguan murgilduko gara. Urteko urtarorik ilun eta hotzenari aurre egiteko, Cristina Enea Fundazioak datozen 3 hilabeteetako jardueren agenda aurkeztu du gaur. Neguko egitaraua Gabonak Zuretzat ekimeneko jarduerekin hasiko da, abenduaren 23tik urtarrilaren 4ra Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean eta Ulia Interpretazio Zentroaren artean egingo diren tailerrekin, alegia, hemen informatu genuen bezala. Erakusketen atalean, eta orain dela gutxi Vanessa Barragãoren SUBMERSO IMERSO erakusketa itxi ondoren, 2015etik bisitari gehien izan dituen laugarrena, neguak Cristina Eneara SINKRONIA ekarriko du, Gotzon Huegun artista gipuzkoarraren piezez osatua, zeinak gizakiaren eta naturaren arteko harremana berriz aztertzera gonbidatzen gaituen, gure ingurune naturalarekin oreka bat berrezartzeko eraldaketa sakon baten premia nabarmenduz. Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna aitzakia ezin hobea izango da zientziarekin lotutako 12 figura ezagutzeko. Otsailaren 11tik apirilak 27ra arte ikusgai egongo den erakusketak, Elhuyarrekin batera ekoitzita, euskal gizartea eta, bereziki, haur eta gazteak, zientziaren eta teknologiaren munduko emakume erreferente errealak (gaur egungoak eta iraganekoak, jakintza-arlo desberdinetakoak, arrazializatuak, emakume gazte hasiberriak eta bide profesional luze eta oparoak…) hurbiltzea du helburu. Erakusketez gain, neguko agendak haziekin lotutako jarduerak izango ditu (hazitegia ekoizteari eta zaintzeari edo haziak ugaltzeari buruzko tailerrak), baso-bainuak, Gotzon Huegun artistaren lana azaltzen duten proiekzioak, ipuin kontalariak, etab. Kontsultatu programazio osoa albiste honi erantsitako dokumentuan.