[BERRIAK] Ekin dio bere bideari Cristina Enea Fundazioaren udazkeneko agendak, 50 jarduera eta proiekturekin
Uda amaituta, urtaro berriari ekin diogu ipar hemisferioan, eta udazkenean murgilduta zeharkatuko ditugu urteko azken hileak. Horrekin batera, Cristina Enea Fundazioak gaur eman du ezagutzera 2024ko Udazkeneko Jardueren Agenda, ia 50 ekintza eta proiektuz osaturiko programazio betea.
Ohi den legez, egitarauak erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak eta irteerak bezalako jarduerak biltzen ditu, guztiekin herritarrak ingurumenera eta iraunkortasunera modu atsegin, didaktiko eta arduratsuan gerturatzeko helburuarekin.
Jarduera gehien-gehientsuenetarako izen emateak irekita daude dagoeneko, baina Mandasko dukesaren bisita teatralizatuen sarrerak hilabete bakoitzeko lehen astelehenean jariko dira salgai (urriko bisitetarako urriaren 7an, azarokoetarako azaroaren 4an eta abendukoetarako hilaren 2an).
Erakusketen atalean, María Cuetoren Hazi hegalariak arrakastatsuaren ondoren (Cristina Enea Fundazioaren historian erakusketa bisitatuena bilakatu da) udazkenean Vanessa Barragão artista portugaldarraren Submerso - Imerso erakusketak hartuko ditu Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko gelak, forma organiko eta fantastikoekin, ozeanoen sakoneko izakiak gogorarazten dituena, mundu naturalaren interpretazio abstraktua hautatuz.
Irteeren atalean, bestalde, Eguzki Borda baserrira bisita programatu da, ON EKIN kanpainaren baitan, udazkeneko bitxikeriak ezagutzeko irteera gidatua egingo da Cristina Eneako parkean zehar eta urtero Aleka etxalde agroekologikora egin ohi den irteera ere egingo da, abenduan.
Horrez gain, Ulia Interpretazio Zentroak onddoei buruzko erakusketa jasoko du eta baso bainu saioa ere izango da Ulian.
Kontsultatu egitarau osoa atxikitutako dokumentuan.# Lotura
Uda amaituta, urtaro berriari ekin diogu ipar hemisferioan, eta udazkenean murgilduta zeharkatuko ditugu urteko azken hileak. Horrekin batera, Cristina Enea Fundazioak gaur eman du ezagutzera 2024ko Udazkeneko Jardueren Agenda, ia 50 ekintza eta proiektuz osaturiko programazio betea. Ohi den legez, egitarauak erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak eta irteerak bezalako jarduerak biltzen ditu, guztiekin herritarrak ingurumenera eta iraunkortasunera modu atsegin, didaktiko eta arduratsuan gerturatzeko helburuarekin. Jarduera gehien-gehientsuenetarako izen emateak irekita daude dagoeneko, baina Mandasko dukesaren bisita teatralizatuen sarrerak hilabete bakoitzeko lehen astelehenean jariko dira salgai (urriko bisitetarako urriaren 7an, azarokoetarako azaroaren 4an eta abendukoetarako hilaren 2an). Erakusketen atalean, María Cuetoren Hazi hegalariak arrakastatsuaren ondoren (Cristina Enea Fundazioaren historian erakusketa bisitatuena bilakatu da) udazkenean Vanessa Barragão artista portugaldarraren Submerso – Imerso erakusketak hartuko ditu Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko gelak, forma organiko eta fantastikoekin, ozeanoen sakoneko izakiak gogorarazten dituena, mundu naturalaren interpretazio abstraktua hautatuz. Irteeren atalean, bestalde, Eguzki Borda baserrira bisita programatu da, ON EKIN kanpainaren baitan, udazkeneko bitxikeriak ezagutzeko irteera gidatua egingo da Cristina Eneako parkean zehar eta urtero Aleka etxalde agroekologikora egin ohi den irteera ere egingo da, abenduan. Horrez gain, Ulia Interpretazio Zentroak onddoei buruzko erakusketa jasoko du eta baso bainu saioa ere izango da Ulian. Kontsultatu egitarau osoa atxikitutako dokumentuan.