[BERRIAK] Glosariak: zer da etologia?
Etologia animalien portaera aztertzen duen biologiaren adarra da. Izena ethos eta logos hitz grekoen batasunetik dator, ohitura eta zientzia esan nahi baitute, hurrenez hurren, eta animaliek zer egiten duten eta, batez ere, zergatik egiten duten aztertzen du. Uxua Arana Cristina Enea Fundazioko ingurumen-hezkuntzako taldeko kideak azaldu bezala, "animalien portaeraren barruan, jokabideak sortzetikoak edo ikasiak izan daitezke; lehenengoak genetikoki programatuta datoz, gurasoengandik heredatzen dira eta bizi-funtzioekin lotura handia izaten dute; ikasitako portaerak, berriz, esperientziaren bidez eskuratzen dira eta bizitzan zehar garatzen dira".
Jokabide horien adibide zehatzak jakin nahi badituzu, bideo labur hau ikustera gonbidatzen zaitugu.
Glosariak sortako bideo guztiak hemen dituzu ikusgai.# Lotura
Etologia animalien portaera aztertzen duen biologiaren adarra da. Izena ethos eta logos hitz grekoen batasunetik dator, ohitura eta zientzia esan nahi baitute, hurrenez hurren, eta animaliek zer egiten duten eta, batez ere, zergatik egiten duten aztertzen du. Uxua Arana Cristina Enea Fundazioko ingurumen-hezkuntzako taldeko kideak azaldu bezala, “animalien portaeraren barruan, jokabideak sortzetikoak edo ikasiak izan daitezke; lehenengoak genetikoki programatuta datoz, gurasoengandik heredatzen dira eta bizi-funtzioekin lotura handia izaten dute; ikasitako portaerak, berriz, esperientziaren bidez eskuratzen dira eta bizitzan zehar garatzen dira”. Jokabide horien adibide zehatzak jakin nahi badituzu, bideo labur hau ikustera gonbidatzen zaitugu. Glosariak sortako bideo guztiak hemen dituzu ikusgai.