[BERRIAK] Kutixien balkoia: sendabelarrei eta espeziei buruzko ikastaroa
Herritarrak naturatik eta bere zikloetatik gero eta deskonektatuago bizi garen egungo testuinguruan, naturarekin berriz konektatzen lagunduko diguten keinu txikiak oso onuragarriak zaizkigu. Horregatik, mini-baratze ikastaro bat antolatu du Cristina Enea Fundazioak, ezagutzak transmititzeko eta praktikan jartzeko. Hazteko leku askorik behar ez duten eta aldi berean sukaldaritza-erabilera duten espezieak eta landare-barietateak zainduz, hala nola espeziak, landare aromatikoak eta beste landare batzuk. Itsasne Mendiberri izango da ikastaroen arduraduna, Xomorro Taldeko kidea. Mendiberrik azaldu digunez, "ikastaroa bi egunetan izango da, apirilaren 18an eta 25ean, bi orduz, gazteleraz, Intxaurrondoko Kultur Etxean", eta saioen helburua izango da "balkoietan landatu eta erein daitezkeen landareen inguruan hitz egitea".# Lotura
Herritarrak naturatik eta bere zikloetatik gero eta deskonektatuago bizi garen egungo testuinguruan, naturarekin berriz konektatzen lagunduko diguten keinu txikiak oso onuragarriak zaizkigu. Horregatik, mini-baratze ikastaro bat antolatu du Cristina Enea Fundazioak, ezagutzak transmititzeko eta praktikan jartzeko. Hazteko leku askorik behar ez duten eta aldi berean sukaldaritza-erabilera duten espezieak eta landare-barietateak zainduz, hala nola espeziak, landare aromatikoak eta beste landare batzuk. Itsasne Mendiberri izango da ikastaroen arduraduna, Xomorro Taldeko kidea. Mendiberrik azaldu digunez, “ikastaroa bi egunetan izango da, apirilaren 18an eta 25ean, bi orduz, gazteleraz, Intxaurrondoko Kultur Etxean”, eta saioen helburua izango da “balkoietan landatu eta erein daitezkeen landareen inguruan hitz egitea”.