[BERRIAK] Udazkenak Cristina Enea parkean gordtzen dituen sekretuak ezagutzen
Agian, udazkeneko gauzarik bereizgarriena belardiak, parkeak eta mendiak estaltzen dituen hostozko mantua da, orbela. Baina konturatu al zarete mantu hori osatzen duten hostoek kolore desberdinak dituztela, hasi horitik eta marroieraino, laranjatik pasatuz? Ba al dakizue zergatik den barietate hori? Urtaro hau egokia da, halaber, animaliak negurako hornidurak biltzen has daitezen, eta ohikoa izaten da fruituak lurrean ikustea, urtxintxek eta beste espezimen batzuek jasotzeko zain.
Hala ere, urtaroak jada ez dira lehen zirenak... uda luzatzen ari dela dirudi, eta udazkena gero eta beroagoa eta iragankorragoa da, eta ia ohartu gabe ihes egiten digu, klima-aldaketaren ondorioz. Parkean zehar egingo dugun bisita gidatu honetan, jende helduari zuzenduta, parkeko urtarorik ederrenetakoaz gozatuko dugu, ginkgoa urre-kolorez janzten denean eta bere adarretatik zintzilik dauden fruituak eta astigarrek gama gorrixka zabaleko hostoak erakusten dizkigutenean.
Bisitak azaroan izango dira, hilaren 10ean euskaraz eta 24an gaztelaniaz, biak 11:30ean.
Izen emateak zabalik hemen.# Lotura
Agian, udazkeneko gauzarik bereizgarriena belardiak, parkeak eta mendiak estaltzen dituen hostozko mantua da, orbela. Baina konturatu al zarete mantu hori osatzen duten hostoek kolore desberdinak dituztela, hasi horitik eta marroieraino, laranjatik pasatuz? Ba al dakizue zergatik den barietate hori? Urtaro hau egokia da, halaber, animaliak negurako hornidurak biltzen has daitezen, eta ohikoa izaten da fruituak lurrean ikustea, urtxintxek eta beste espezimen batzuek jasotzeko zain. Hala ere, urtaroak jada ez dira lehen zirenak… uda luzatzen ari dela dirudi, eta udazkena gero eta beroagoa eta iragankorragoa da, eta ia ohartu gabe ihes egiten digu, klima-aldaketaren ondorioz. Parkean zehar egingo dugun bisita gidatu honetan, jende helduari zuzenduta, parkeko urtarorik ederrenetakoaz gozatuko dugu, ginkgoa urre-kolorez janzten denean eta bere adarretatik zintzilik dauden fruituak eta astigarrek gama gorrixka zabaleko hostoak erakusten dizkigutenean. Bisitak azaroan izango dira, hilaren 10ean euskaraz eta 24an gaztelaniaz, biak 11:30ean. Izen emateak zabalik hemen.