UDAZKEN-NEGU 2024/2025 KANPAINAREN AURKEZPENA
San Sebastian Shops-etik, Donostiako Udaleko Ekonomia eta Bertako Enpleguko zinegotzigoaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin, ekimen berri bat sustatuko dugu, San Sebastian Moda Jaialdiaren barruan. Jaialdi honek modaren sektorea Euskadin sustatzeko eta zabaltzeko plataforma gisa balio du, eta udaberriko edizioa ospatuko du urriaren 21etik 26ra. Zehazki, urriaren 25ean, Donostiako merkataritza izango da ekintza garrantzitsuenetariko baten protagonista.…
La entrada UDAZKEN-NEGU 2024/2025 KANPAINAREN AURKEZPENA se publicó primero en San Sebastián Shops.
San Sebastian Shops-etik, Donostiako Udaleko Ekonomia eta Bertako Enpleguko zinegotzigoaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin, ekimen berri bat sustatuko dugu, San Sebastian Moda Jaialdiaren barruan.
Jaialdi honek modaren sektorea Euskadin sustatzeko eta zabaltzeko plataforma gisa balio du, eta udaberriko edizioa ospatuko du urriaren 21etik 26ra.
Zehazki, urriaren 25ean, Donostiako merkataritza izango da ekintza garrantzitsuenetariko baten protagonista. 18:00etan “performance” bat burutuko da Loiolako Erriberan, The social Hub eraikinean, Donostiako saltokiren egungo bildumak aurkezteko. Bertakoak maiteminduko dituen ekitaldia izango da hain zuzen ere.
Parte hartu nahi duen saltokietako bat izan nahi al duzu? Zure udazken-negu proposamenak erakutsi nahi dituzu izugarrizko “fashion show” batean? Tokiko merkataritza, ikusgarritasuna, sustapena, bizikidetza eta abangoardismoa: ez izan zalantzarik, eman izena eta gainerako gaiak eta xehetasunak, urriaren 25ean 18:00ak iritsi arte, azalduko dizkizugu.
Plazak mugatuak dira, eta inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira.
Zure zain gaude!
Informazio gehiagorako: 943 09 09 38; info@sansebastianshops.com
La entrada UDAZKEN-NEGU 2024/2025 KANPAINAREN AURKEZPENA se publicó primero en San Sebastián Shops.