Zuntz optiko publikoa Erdialdean, Antiguan eta Egian
Donostiako Sustapenak zuntz optiko publikoaren lehen hedapena gauzatuko du Egia, Antigua eta Erdialdean. Hala ezagutzera eman du sustapen zinegotzi Enrique Ramosek atzo egindako prentsaurrekoan. Zuntzaren zabaltzea udal kanalizazioan barrena egingo dute, eta telekomunikazioetako edozein operadorek alokatu ahal izango du, zerbitzuak donostiarrei eskaintzeko.
Erabaki honi esker, operadore guztientzat erabilgarri izango en azpiegitura bakarra izango da. Honek, operadore bakoitzak bere kable sarea jartzeko egin beharreko lanak, eta hauek, hiritarrei eragiten dizkieten eragozpenak gutxituko ditu. Era berean, telekomunikazioen gaitasuna hobetu egingo da, auzo gehienetara gehiago eta kalitate hobeaz iritsiz.
Bi proiektu pilotu aurrera eramango direla zehaztu zuen Ramosek. Hiriko Ibercom eta Vodafone konpainiekin lankidetzan gauzatuko dira Egia, Antigua eta Erdialdean. Ramosek azaldu zuenez, bi erakunde horien lankidetzari esker, «kudeaketa eraginkorragorantz aurrera egiten da, kable sarea instalatzeko obrak planteatzean batzuetan sortzen den bikoiztasuna eragozten baita».
Prentsaurrekoan Donostia sustapeneko kudeatzaile Euken Sese, Ibercomeko kudeatzaile Jose Poza eta Vodafoneko Javier Muriel ere izan ziren.