2017-01-21

ATARIKOA

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DBLO) eta bere arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Donostiako Hedabideak, E.M.ren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.

Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Izan ere, Donostiako Hedabideak, E.M.k Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu eta izena emana baitauka Datuak Babesteko Bulegoaren Erregistro Nagusian.

Donostiako Hedabideak, E.M.k erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Donostiako Hedabideak, E.M.k, hain zuzen, datuen babeserako autonomiako, estatuko eta Europako erakundeek emandako aholku, berrikuntza eta gidalerroak erabiltzen ditu.

DATU PERTSONALAK BILTZEA

Donostiako Hedabideak, E.M.k ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Interesdunak Donostiako Hedabideak, E.M.k antolatutako zozketetan parte hartzen badu baimen zehatza ematen du (zozketetan sariduna izanez gero) bere kontakturako datuak argitaratzeko.

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Donostiako Hedabideak, E.M.k erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan eta web gunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Donostiako Hedabideak, E.M.k ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.

INTERESDUNEN ESKUBIDEAK

Donostiako Hedabideak, E.M.k erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela datuetan sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari helbide honetara: Katalina Eleizegi, 36, 20009 Donostia (Gipuzkoa), telefonoa: 943 46 72 36 edo, bestela, donostia@hitza.eus helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.

Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

SEGURTASUN NEURRIAK

Donostiako Hedabideak, E.M.k, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Donostiako Hedabideak, E.M.ren erantzukizunpekoak.

TRAFIKO DATUAK

Donostiako Hedabideak, E.M.ren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Donostiako Hedabideak, E.M.ri bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.

Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Donostiako Hedabideak, E.M.ren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.

INDARRALDIA

Donostiako Hedabideak, E.M.k beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Donostiako Hedabideak, E.M.k aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Donostiako Hedabideak, E.M.k gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.