Donostiabusek gizartearekiko duen kezka saritu dute
Autobus biltegiko apalak sariz beterik ditu Donostiabusek. Zerbitzuaren kalitatea zaintzeagatik, ingurumenaren alde egiteagatik edota berdintasuna bermatzeagatik domina ugari jaso ditu. Oraingoan beste batentzako lekua egin beharko dute, Jose Luis Perez saria eman baitiote hiriko autobusak kudeatzen dituen enpresari. Honen bitartez, bezero, bidaiari, langile eta, oro har, gizartearen alde erakusten duen kezka goraipatu dute.
Besteak beste, ingurumenaren alde hartutako neurriak edota langile eta bidaiarien artean bultzatutako partaidetza eta hezkuntza planak txalotu dituzte.
Bederatzigarren jardunaldia da sari hau banatzen dutela, eta NH Hoteles eta Kutxa daude aurrekoetan omenaldia jaso dutenen artean.