Triatloi probek beteko dute asteburua
Donostiako Atletikok sekulako lehia antolatu du astebururako. Larunbatean, Errelebotako Herri Triatloia(15:15), Erlojupeko Taldekako Triatloia (15:30), eta, Emakumearen III. Triatloia egongo dira jokoan. Igandean, berriz, Onditz Memorialaren Nazioarteko XXVI. Triatloiaen txanda izango da (9:30). Igandeko proba, oso egonkortua dago eta oso ezaguna da estatu mailan. Aurten, 700 partaide baino gehiago bilduko ditu triatloiak. Finean, igandekoa izango da benetako lehia gogorra eta faboritoen artean daude: Ryan Bailie, Joshua, Maeder eta Sanson. Larunbatekoak, partaidetza zabaltzeko probak dira. Igeriketa probak Kontxako uretan egingo dituzte, eta korrika eta bizikletan, berriz, hainbat bide egingo dituzte, luzeraren arabera. Emakumeen lehia, esaterako, Antiguaruntz joango da eta berriro hondartza aldera itzuliko da.