Zizurkilen elkartuko dira Gipuzkoako segalari trebeenak
Gizonezkoen Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketa egongo da jokoan, asteburu honetan. Zehazki, Zizurkilen izango da lehia, arratsaldeko seietan. Honakoa izango da egin beharreko lana: 100 metro koadroko bi sail ebakitzea, ahalik eta azkarren, baina, txukuntasuna ere kontuan hartuko dute. Partaideak 11 izango dira eta, tartean egongo da Mikel Alkorta egiatarra. Duela bi asteburu, txapeldunordea izan zen, Gipuzkoako Sega Txapelketan.
Erlazionatutako edukiaMikel Alkorta: "Lehen saioa izanda, ez genekien oso ondo zer gertatuko zen"