Jose Luis Campo
Jose Luis Campok, Egiako euskal preso politikoak, 29 urte daramatza etxetik urrun. Gaur kalean egon beharko luke, azken zazpi urteak Frantziako hainbat kartzeletan igaro ostean: Fleury Merogis, Fresnes Ospitala, Villepinte, Marseille… Gaur espetxetik ateratzeko eguna zuenez, bere senideak eta lagunak mugetan zain zituen. Tolosako (Okzitania) Berrerospen Zentroan bahiturik dutela jakin dute, agiriren baten gora-beherengatik.