San Sebastian izena alboratu dutela salatu dute
Bilduko Gobernuak Udalbatzak 1980ko martxoaren 14ean hartutako erabaki bati izkin egiten diola salatu du Marisol Garmendia PSE-EEko zinegotziak. Azken egunetan argitaratu dituzten iragarki eta bestelako idatzi ofizialetan Donostiako Udala izenarekin bakarrik izenpetu dutela eta Ayuntamiento de San Sebastian gaztelerazko izena «nahita ahaztu» dutela zehaztu dute. Euskaltzaindiak, gainera, bere toponimian Donostia-San Sebastian izendapena onartuta duela jakinarazi du.