Lizz Wrighten kontzerturako sarrerak salgai daude
AEBetako jazz abeslari gazteak azaroaren 12an Viktoria Eugenian emango duen kontzerturako sarrerak salgai daude jada (25 euro). Elizan kantatuz hazi zen, amak kantatutako gospel eta blues doinu artean; eta pixkanaka, bere bidea egin zuen hainbat abesbatzatan; Velve Records-ekin kontratua lortu zuen arte. ‘Fellowship’ diskoko abestiak aurkeztuko ditu Donostian.